Crowdfundinga abiatu dute Gipuzkoako erraustegiaren kutsadura kontrolatzeko

  • Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak diru bilketa abiatu du Donostiako erraustegia piztuz gero eragingo duen kutsaduraren kontrol independentea finantzatzeko. Crowdfunding orria publiko egin dute, baita kontu korronte bat zabaldu ere.


2019ko irailaren 24an - 12:35
Kanpainarako prestatu duten irudia.

Zubieta Lantzen elkarteak abiatu zuen ikerketa zientifikoari babesa adierazi dio Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Jakinarazi dutenez, asmoa urtero kutsadura frogak egitea izango da. Horretarako, Zubietako azpiegitura piztu aurretik egoera zein den zientifikoki frogatuta uzteko, laginak hartu zituzten ToxicoWatch fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa batek erraustegiaren eragin eremuan dauden hainbat herritan, gehi eremutik urrunagoko beste batean, Goierrin. Emaitzak erraz konparatu ahal izango dituztela diote, arrautza, goroldio, lur eta landareetako laginak hartu baitituzte, geolokalizazio eta beste hainbat daturekin batera.

Diru bilketari ekin diote orain: "Nazioarteko ikerlariak Euskal Herrira ekarri, laginak hartu eta beren herrialdeetan azterketa analitikoak egiteak diru kostu bat dauka. Horregatik, Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun talde eta herritarrok erabaki dugu ikerketa babestea eta finantzaketa lortzen laguntzea".

13.000 euro bildu behar dituztela jakinarazi dute asteartean prentsara bidalitako ohar baten bidez. Norbanako, eragile sozial eta Udalei dei egin diete ikerketa babestera. "Bakoitzak ahal eta nahi duen neurrian ekarpena eginez, denon artean, kutsaduraren datu zientifikoak gure eskuetan izatea autodefentsa gisa ulertu behar dugu. Hortik gora jasotzen duguna erraustegiaren aurkako borrokarako baliatuko dugu", adierazi dute.

Ordainketak berehala egin behar dituztela diote, eta horregatik, jendea animatu nahi izan dute ekarpena "azkar" egitera. Esker gisa, webgunean ekimena babestu duten eragile eta norbanakoen izenak argitaratuko dituztela adierazi dute, mezenasek nahi badute behintzat. Lotura honetan egin daitezke ekarpenak. Dirua jartzen duenari opari gisa errausketaren aurkako banderolak emango dizkiote.

Kontu korronte bidez ere ekarpena egiteko aukera ireki dute. ES45 2095 5069 06 1064132086 da kontua eta titularra Zubieta Lantzen.

Bideo hau ere prestatu dute kanpaina sustatzeko.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude