Nazioarteko zientzialariek Gipuzkoako erraustegiko kutsadura kontrolatzeko laginak hartu dituzte

  • ToxicoWatch fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat arduratuko dira Gipuzkoako erraustegiaren inguruetan kutsadura neurketak egiteaz. Astearte goizean prentsaren aurrean hartu dituzte Zubietako oilategi batean azpiegitura erretzailea piztu aurretik laginak, gerora, Aldundiak asmo duen bezala, piztuko balute, urtez urte etorri eta jarraipena egitean, konparatzeko datuak esku artean izateko.


2019ko irailaren 10ean - 16:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zubieta Lantzen elkarteak bultzatuta, erraustegia piztu aurretik hartu dituzte laginak ondorengo kokalekuetan: Zubietan, Usurbilen, Donostian, Añorgan, Lasarte-Orian, Hernanin, Andoainen, Urnietan eta errastegiaren inguruetan, Realak entrenatu eta haurrak Landaberri ikastolan ikasten duten ondoan.

Ondorengo mostrak hartu dituzte, dioxina eta furanoak kontrolatzeko material egokiak direla argudiatuta: arrautzak, oiloek jaten duten pentsua, belarra, lurra eta inguruko goroldioa.

Zubieta Lantzen elkarteko kideek adierazi dute behin erraustegia piztu aurreko datuak esku artean izaki, Markel Olanok gidatzen duen Aldundiak azpiegitura piztuko balu, urtero egingo dutela analitika eta emaitzen jarraipena egingo dutela.

"Autodefentsa moduan planteatuta" egiten dutela jakinarazi du Zubieta Lantzen elkarteak joan den ostegunean egindako prentsaurrekoan.

Ikusi albistearen bideoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude