Convergènciaren fundazioa ikertzen ari dira ustelkeriarekin lotuta

  • Convergència Democràtica de Catalunya (CDC) alderdiaren Catdem fundazioko egoitzan sartu da Guardia Zibila ostiral goizean.


2015eko abuztuaren 28an - 09:34
Guardia Zibileko agenteak Catdem fundazioaren egoitzan ostiral goizean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Miaketak ustezko ustelkeria kasu batekin du zerikusia: Teyco eraikuntza enpresak alderdiari komisiorik ordaindu ote zion jakin nahi du ustelkeriaren aurkako delituak ikertzen dituen Espainiako fiskaltzak, ElDiario.es-en irakurtzen denez.

Catdem fundazioa CDC alderdiaren sorrerarekin lotuta dago. Lehen informazioen arabera, Guardia Zibilak susmatzen du fundazio horrek %3ko komisioak ordaindu zizkiola Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiarekin lotura estuak dituen Sumarroca familiaren eraikuntza enpresari.

Kataluniako plebiszitu hauteskundeak baino hilabete lehenago agindu du operazioa fiskaltzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

Eguneraketa berriak daude