Coca-Cola, Pepsi, Nestlé, Danone... marka handienak dira plastikoz mundua gehien kutsatzen dutenak

  • Mundua plastikozko ontzi eta azalez itotzear jarri duten kutsatzaile nagusiak marka komertzialik indartsuenak berak dira, Break Free From Plastic gobernuz kanpoko erakundeak dossier batean erakutsi duenez. Zehazki Coca-Cola, PepsiCo, Nestlé, Danone, Mondelez International, Procter & Gamble, Unilever, Perfetti van Melle, Mars Incorporated eta Colgate-Palmolive salatzen ditu kutsatzaile nagusitzat. Indartsuetan hiru boteretsuenen artean bakarrik (Coca-Cola, PepsiCo eta Nestlé) osatzen dute plastikozko kutsadura guztiaren %14.


2018ko urriaren 11n - 10:23
Ekintzaile bat kutsaduraren erantzukizunak eskatzen: "Coca Cola, hau zurea al da? (Argazkia: Break Free From Plastic)"

Datu horiek Break Free From Plastic erakundeak bildu ahal izan ditu munduko kontinente guztietan 42 herrialdeetan antolatutako 239 garbiketa kanpainen emaitzak aztertuta. Garbiketa lanotan 10.000 boluntario baino gehiagok hartu dute parte eta horiek bildutako 187.851 plastikozko puska identifikatu ahal izan dituzte gehien saltzen diren kontsumo produktuen hondakin gisa.

"Azterketa honek –dio Break Free From Plasticek– erakusten du zein beharrezkoa den korporazio handiek onartzea beren erantzukizuna saltzen dituzten produktuen eta horiek biltzen dituzten azalen bizi-ziklo osoak dauzkan eraginen gain. Hondakinen kudeaketa sistemak eta mundu osoko ingurumena ari dira sufritzen korporazio horiek planifikatuta daukaten plastiko produkzioaren %40ko handitzearen ondorioak, eta kontsumo gaien ekoizleok orain daukate aukera eta obligazioa handitzen ari den krisia gelditzeko. Gizabanakoek eta udal administrazioek beren esku daukate marka handioi erantzukizunak eskatzeko, kontsumituz edo azalik gabeko edo azal berrerabiliz hornitutako jaki, edari eta kontsumo pertsonaleko gaiak. Plastikozko kutsadura arazo honen soluzioa ezin da utzi 'zaborrak botatzen dituzten gizabanakoen' esku, korporazio kutsatzaileek beren gain hartu behar dituzte soluzio iraunkorrak eta krisia amaitzeko sistemak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude