Ciudadanosek bilkura egin du Altsasun Guardia Zibilari sostengua agertzeko

  • Iragarrita zegoen moduan, Ciudadanos alderdia Altsasun egon da ostiral honetan, bihar egingo den Ospa! egunaren aurrean herriko Guardia Zibilari sostengua agertzeko.


2022ko irailaren 02an - 17:51
Argazkia: Ciudadanosek Altsasun egindako bilkura. Argazkia: Nerea Mazkiaran / Guaixe

Zalaparta handia izan du ekimenak, batez ere gertatu aurretik, Altsasun ez baita arazorik izan elkarretaratzearen bueltan. Ines Arrimadas Ciudadanoseko buruarekin batera izan dira Nafarroako buru Carlos Perez-Nievas edota Fernando Savater filosofoa, besteak beste. Biktimen elkarteetako hainbat ordezkari ere izan dira eta Vox-eko kideak ere bai, Guaixe-k jakinarazi duenez.

Altsasuko auzi entzutetsua eta gero bereziki, urtez urte Espainiako hainbat alderdi eta erakunde ari dira baliatzen Altsasu Guardia Zibilari sostengua agertu eta Ospa! eguna eta herriko gazteak kriminalizatzeko. Horietako hainbatek, kurtso politikoari hasiera emateko baliatzen du ekitaldia.

Espainiako Kongresuan PPk gogor egin du Ospa! egunaren aurka eta eskatu dio Barne Ministerioari neurriak har ditzala ekitaldia eragozteko. Nafarroako Espainiako Ordezkaritzako buru José Luis Aristik erantzun du ekitaldiarekin desadostasuna erakutsiz, baina adierazi du gaur egungo legediarekin ezin dela debekatu.

Hausnarketa, manifestazioa eta kontzertuak

Irailaren 3an larunbatarekin ospatuko da Altsasun Ospa! eguna. Herrian aspalditik antolatzen den ekitaldian, Espainiako segurtasun indarrak herritik atera daitezen eskatzen dute. Hainbat ekitaldi egingo dira eta esanguratsuena manifestazioa izango da: 18:00etan aterako da Lortia plazatik Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu goiburupean. Eguerdian, Lortia Aretoan polizia ereduari buruz jardungo dute, eta ondoren bazkaria izango da plaza horretan bertan. 22:00etan, aldiz, kontzertuak izango dira, Habemus Papam eta Katarsia taldeekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


Eguneraketa berriak daude