Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak ekitaldia egingo du Gasteizko erdigunean lehen aldiz, eta horri erantzunez ekimena iragarri du egun berean Memoria Osoak.
Gasteizko Plaza Berrian egin dute agerraldia ostiral honetan, eta hizlariek oroitu dute nola duela bi hilabete toki horretan bertan bildu ziren Gasteizko Udalak Urrezko Domina eman ziolako Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa Fundazioari. Udalaren erabakia arbuiatu zuten orduan, sari horrekin saritzen zelako fundazio horrek “biktimen artean bultzatzen duen bazterketa”. Prentsaurrekoan hitza hartu dute GALek torturatuta hildako Jose Antonio Lasa Arostegiren arreba Asun Lasak eta Egunkariaren kasuan torturak jasan zituen Martxelo Otamendi zuzendari ohiak. Guardia Zibilaren torturak jaso zituen Unai Romano eta Gogora Institututik bota berri duten Pilar Garaialde ere presente izan dira.
Jarrera hori zuzendu beharrean, biktimak berriz biktima bihurtzeko ekitaldien antolaketa areagotzen ari dela salatu dute. Horien artean kokatu dute, Bilbon joan den irailaren 28an Guardia Zibilak Itsas Museoaren aurrean egin zuen erakustaldia; edo urriaren 12rako Gasteizko Plaza Berrian bertan Guardia Zibilak iragarri duen desfilea. Iruñean, esate baterako, Guardia Zibilak urriaren 12an, bere patroiaren egunean, urtero egiten du desfilea Galiziako etorbidean, baina Gasteizen lehenbizikoz egingo du, eta gainera hiriko udaletxea hartzen duen plazan.
Memoria Osoak salatu du ekitaldi horien bidez Guardia Zibila omentzen dela, indar horrek milaka pertsonen giza eskubideak bortxatu dituenean, “oraindik ere zigorrik jaso ez dituzten bortxaketak”. Giza eskubideen bortxaketaren biktima direla gogorarazi dute, eta horregatik plazaratzen dutela euren iritzia, beti ere, “iritsi eta sentiberatasun guztiekiko errespetuan”, baina galdu gabe haien helburua: “bizikidetza demokratikoa”.
2016an Kriminologiaren Euskal Institutuak EAEn 1960tik 2015era izandako tortura kasuei buruzko txostena entregatu zion Eusko Jaurlaritzari: 4.009 tortura salaketa zituen eta horietatik 3.577 dokumentatuak eta gordeta dituzte institutuan. Euskal Memoria fundazioak azken 50 urteetako 9.600 tortura kasu baino gehiago jaso ditu Oso latza izan da liburuan.
Norabide aldaketa biktimen politiketan
Memoria Osoa-ren agerraldian adierazi dute begi-bistakoa dela Eusko Jaurlaritza berrian giza eskubideak, oroimena eta biktimen politiketan ematen ari den norabide aldaketa. “Badirudi kudeatzaile berriek egun batetik bestera ezabatu nahi dutela azken hamar urteetan gehiengo sozialak ahalegin handiz, esperantzaz eta irmotasunez eraiki duena”.
Euren biktima izaeratik erantzukizun politiko eta penalak ondorioztatzen direla azpimarratu dute, baina agian memoria agintari berriek ez dietela horiei aurre egin nahi eta horregatik ematen ari direla aldaketak horiek. Bizikidetza eraikitzea baino, errelato bat inposatu nahi dela uste dute, eta Gasteiz norabide aldaketa horren buruan dagoela. Diotenez, “berdintasun eta ez bazterketaren printzipioek gidatu behar dute instituzioen lana”, eta horregatik, dei egiten diete Gasteizko Udalari eta Espainiako Gobernuko EAEko Ordezkaritzari, ez ditzaten berriz biktima bihurtu eta lan egin dezaten biktimen artean dagoen asimetria gainditzeko.
Dagoeneko eskatu dutela bilera bat Maider Etxeberria alkatearekin eta hari ere hausnarketa hauek helaraziko dizkiotela aipatu dute: “Prozesu honek zerbait erakutsi badigu zera da, aurrera egiteko elkarrizketa, kontsentsua eta, bereziki, gure gizartean dagoen pluraltasuna eta aniztasunarekiko begirunea”.
Ekitaldia Guardia Zibilaren biktimak ikustarazteko
Urriaren 12rako ekitaldia iragarri du Gasteizen bertan Memoria Osoak, "Guardia Zibila goraipatzen duten bitartean, gorputz militar honek eragindako biktimak ikusarazi eta ahotsa emateko helburuz". Ekimenaren inguruko zehaztasunak aurrerago emango dituztela azaldu dute, baina gaurdanik gonbidatu dituzte herritarrak zein eragile sozial eta politikoak "biktimei zein beraien familiei babesa ematera eta haien mezua entzutera etor daitezen".
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Espainiako Poliziak duela 41 urte hil zituen tiroka Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas gazteak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak.