Postaria erratu, eta etxeko buzoian jaso dut 2023ko abenduko Biltzar, Euskadiko CCOOren hilabetekaria. Kuxkuxeatzen hasi, eta hor muturrekoa bi orritako albistearekin: “Abenduaren 3ko Euskararen Eguna dela eta” antolatutako jardunaldien laburpena da, “hizkuntza politikaren eta hizkuntz profilen zirriborroaren” inguruko bere proposamenak aztertzeko xedez egin zituenak sindikatuak. Egun berean kontzentrazioa egin zuten kalean, Euskarari bai, klase-arrakalarik gabe lelopean. Lelo berak ematen dio titularra erreportajeari. Hasiera batean pentsatu nuen “klase-arrakala” adierak aipamena egiten ziola klaseen arteko gatazkari, eta jakin-mina piztu zidan nola eramango zuen CCOOk euskararen auzia burgesen eta langileen arteko gatazkara. Baina ez, “langile klasearen barnean” sortzen omen du arrakala euskarak, ez klase artean: “Euskara enpleabilitate faktore bat da, zeinaren inguruan arrakala sortzen ari den langile klasearen barnean”.
Langile klase barnean arrakalak eta zatiketak sortu edo sortzen dituzten balore eta aldarrikapen gehiago etorri zaizkit gogora. “Nazionalismoak ezkerra banatzen du”, esan zidan Buenos Airesko bere etxean hartu ninduen emakumeak nire abertzaletasunaz –nahiz ez zion zentzurik ikusten batasunaren hobe beharrez Argentina Espainiako Ama Aberriaren hegopera bueltatzeari–. “[Gizonezko] Langileen pobretzearen errua emakumeena da, enpleguaren merkatura sartzean soldatak jaitsarazi zituztelako”, bota zidan kontinente berean euskaldun batek. Arrakala eragileen zerrendarekin jarraitu genezake luzaz: lan-baldintzak okertzearen errudun diren migratzaile pobretuak, langile klasean banaketa sortzen duten feministak... Ze ondo letorkigukeen herri honetan Angela Davisen Emakumeak, arraza eta klasea gogoangarriaren irakurketa kolektiboa; are hobekiago Emakumeak, arraza, klasea eta hizkuntza liburu berria, esku euskaldunek idatzia.
"A eredua ez da desagertuko, beti beharko dira obretarako langileak". Tori, klase-arrakala
A, eta akordura etorri zait ere Gasteizko Alde Zaharreko eskolako gurasoen elkarteko aita batek harriduraz kontatu zidana duela urte batzuk. Ghettifikatutako eskola A eredutik Dra aldatzeko prozesua bultzatzen ari ziren gurasoek antolatutako jardunaldietan CCOOko ordezkari batek bota zuena, hain zuzen ere: “A eredua ez da desagertuko, beti beharko dira obretarako langileak”. Tori, klase-arrakala.
“Alde batetik, ezinbestekoa da errespetatzea herritar guztiek duten eskubidea administrazio publikoarekin aukeratzen duten hizkuntzan erlazionatzeko. Bestetik, hori ezin da kontraesanean egon lanbide publikoarekiko sarbidean edo bere mantenuan”. Oso ondo, baina oximoronaren sintesia erdietsi bitartean, CCOOk lanbideetarako euskara eskakizunen aurkako helegiteak aurkezten jarraitzen du. “Sindikatuak ez du partekatzen euskararen aurkako oldarraldi judizial bat dagoen ideia”: agian bere paperaren aitortza nahi du CCOOk, eta oldarraldi sindikalaz hitz egitea ari zaigu eskatzen.
Marko tranpati hori bere egiten badu, edonola dela, egin dezala langile batzuk kanpoan uzten dituzten eskakizun mota guztiekin: lizentziaturak, masterrak eta doktoretzak irakasle izateko; gaitasun eta neurri fisiko jakinak suhiltzaile edo polizia izateko; Espainiako Konstituzioaren ezagutza funtzionario izateko; espainiar nazionalitatea edozein lanposturako... Horiek denak, aldi berean, ahal ekonomikoari eta beste pribilegio batzuei zuzenki lotuta daude: nork du denbora eta dirua unibertsitate tituluak pilatzeko, eta nork ez? Nork pasa ditzake hilabeteak oposizio batzuen prestaketan zentratuta eszedentzia hartuta edo ingurukoen zaintza baztertuta, eta nork ez? Nork proba fisiko batzuetarako entrenatzen eta osasuntsu jaten, eta nork ez? Nor da legala, eta nor ez? Kanpaina biderkatzea proposatzen dut, hortaz: Suhiltzaileak bai, klase-arrakalarik gabe; Irakasleak bai, klase-arrakalarik gabe; Langile publikoak bai, klase-arrakalarik gabe; Ingeniariak bai, klase-arrakalarik gabe; Polizia bai, klase-arrakalarik gabe...
Zentzu berean baina kontrara; imajinatzen al du inork CCOO Feminismoa bai, klase-arrakalarik gabe kanpaina bat egiten parekidetasun legeek lanpostu batzuetan gizonak baztertzen dituztela salatzeko? Ez, ez gaur egun. Feminismoa ezkerraren eta sindikalismoaren betiereko balore berezkoa delako? Ez, feminismoak borrokaz eraldatutako indar-harremanen ondorioz, baita ezkerraren barnean ere, pedagogiaz beste konfrontazioz. Badugu nondik ikasi euskaltzaleok.
Eta CCOOko arduradun eta soldatapeko langile izateko, ba al da klase-arrakalarik sortzen duen eskakizunik?
Eta, sindikatu batez ari garela, sortzen al du sindikalgintzak klase-arrakalarik langileen artean? Langile sindikatuen eta sindikatu gabeen artekoak? Langabetuen eta lana dutenen artekoak? Kontratua dutenen eta ez dutenen artekoak? Sindikatu batzuen eta besteen artekoak? (finko egitea nahi izanez gero CCOOren lagun-min UGTra sindikatzea gomendatu diete urtetan Gasteizko Mercedeseko aldi baterako langileei, esaterako). Aldarrikatu beharko al genuke Sindikatuak bai, klase-arrakalarik gabe?
Eta CCOOko arduradun eta soldatapeko langile izateko, ba al da klase-arrakalarik sortzen duen eskakizunik? Agian, zuritasun fisiko edo mental jakin bat? Apika, paperak izatea? Akaso, espainolismo poxi bat? Beharbada, klase gatazkarik ez sortzeko konpromisoa? Seguru, euskaltzalea ez izatea. CCOO bai, klase-arrakalarik gabe.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]