Castejón PAItik atera da: koherentzia eta profesionaltasuna hezkuntzan


2020ko otsailaren 11n - 15:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Orain dela egun gutxi jakin genuen Castejongo ikastetxe publikoak ingelesa ikasteko programatik  (PAI) ateratzea eskatu diola Hezkuntza Departamentuari. Berri honek lotura sakona dauka programa ongi ezagutzen duten irakasle gehienen eta familia askoren egonezinarekin. Eta horren oinarrian dago programa duela zortzi urte ezarri zela, nolanahi ezarri ere, testuinguru ikerketarik eta hezkuntza plangintzarik gabe, Foru Komunitateko hezkuntzan mozketa latzenak gertatu zirenean bai diru-laguntzetan bai langileak hartzerakoan. Ez zegoen ez materialik ez aurrekontu-zuzkidurarik ingeleseko irakasle adituak kontratatzeko. Eta horiek dira  gakoak hizkuntzak irakasteko programak nahi den arrakasta eskura dezan, hots: komunikazio gaitasuna handitzea ikasten den hizkuntzan.

Hezkuntza Departamentuak ikerketa hau burutu zuen: “British edo PAI programa duten ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen ingeleseko hizkuntza gaitasunaren ebaluazioa eta jarraipena”. Bada, bertan ikusi zen 9 urte eta gero, asteko 8-14 saio hizkuntzan ikasi ondoren, ikasle erdiek baino gehiagok Aurre-A1 eta A1 mailak (Hizkuntza Eskolako 1. maila) lortzen zutela ahozko eta idatzizko adierazpenetan. % 15-21 bakarrik ailegatzen ziren Hizkuntza Eskolako 2. mailara, eta idatzizko ulermena pixka bat hobetzen zuten, beti bezala. Hau da, eskolatze urte guztiak ingelesarekin jo eta ke aritu ondoren, ikasle gehienek erdiesten dute heldu batek urte batean, astean lau ordu sartuz, lortzen duen ahozko eta idatzizko adierazpen gaitasunaren adina. Kezkagarria.

"Ez da bakarrik ingeleseko gaitasuna ez dela garatzen espero zitekeen bezala,  baizik eta tamalez ingelesez irakasten diren arloek edukien sakontasuna eta aukera pedagogikoak nabarmen galtzen dituztela

Baina ez da bakarrik ingeleseko gaitasuna ez dela garatzen espero zitekeen bezala, hainbeste urte ikasi ondoren, baizik eta tamalez ingelesez irakasten diren arloek edukien sakontasuna eta aukera pedagogikoak nabarmen galtzen dituztela; portaera arazoak areagotzen dira eta aniztasunaren trataera lausotzen da, ikasleek jardunaldiaren heren bat baino gehiago ikasten jarduten baitute eta ikasketa berriak eskuratu behar baitituzte ezagutzen ez duten hizkuntza batean. Hau dena aipatu gabe eskola-aldiko urteetan sortzen den autoestimuaren eta auto-iritziaren galera, pedagogia eta curriculum mailan gaizki planteatutako programa batengatik.

Ikasleak ez dira hizkuntzan murgiltzen, bertan ito baizik. Bidenabar, oso deigarria da PAI ezarri zenetik, ingeleseko akademien, ikastaroen eta laguntzen negozioa asko handitu dela Nafarroan,  ustezko programaren helburua kanpoko laguntza hauen beharra desagertzea zenean, ingelesa ikasteko ikasle guztien eskubidea bermatzeko.

Urrats hori emateko, ikastetxeak klaustroaren eta eskola kontseiluaren berariazko onarpena eduki du, azken hau osatzen dutela irakasleen, familien eta administrazioaren ordezkaritzak. Bestalde, programatik ateratzeko plan bat eratu dute, ateratzeko arrazoiak argudiatuta, ikastetxeko hizkuntza helburu berriak planteatuta, geroko plantilla aurreikusita eta programaren iraungitzea ikasturteka antolatuta. Hortaz, ikastetxeak oso ongi aztertu ditu diharduen testuingurua eta metodologia honek bere ikasleentzat dituen abantailak eta eragozpenak, eta erabakia hartu du erruz hausnartu eta adostu ondoren, haien hezkuntza errealitatea urte askoan ebaluatzetik abiaturik.

"Lotsagarria da esatea, UPNk dioen bezala, Klaustroa eta Eskola Kontseilua abertzaleak izateagatik itzultzen direla duela zortzi urteko antolamendura"

Horregatik, lotsagarria da esatea, UPNk dioen bezala, Klaustroa eta Eskola Kontseilua abertzaleak izateagatik itzultzen direla duela zortzi urteko antolamendura. Eta lotsagarria izateaz gainera, arazoa desitxuratzen du eta sinpletzen, eta gezur borobila da, jendea engainatzen saiatzen baita. Eta UPNz  ari garela, ongi dakigu beraiek zabaldu zutela nolanahi PAI programa, pentsatu gabe irakasle, baliabide ekonomiko edo laguntza kurrikularretan, helburu harturik aurre egitea D ereduari, Yolanda Barcinak aitortu zuen bezala. Ezin da errealitatea behartu, ez horrelako argudiorik sinetsi, irakasleok ederki baitakigu ikasle gehienentzako kalteak lehenago direla alderdi politiko baten aurrerako ihesa baino, nahiz eta orduan eta orain PSNk lagundu. Gure ikasleek ez dute zertan jasan politika alderdikoiaren antolamendu eza, eta irakasleok ez gara isilik geldituko ikasle belaunaldi oso batekin  probak egiten dituzten bitartean, edozeinen burutazio txatxuak zuritzeko.

Bada, zoriontzen ditugu irakasleak, erakutsi duten profesionaltasunagatik, eskola askoren testuinguruan kontrakarrean eta koherentzian adoretsu jokatzeagatik, baita gizartea gidatzen duen gezurra ez sinesteagatik. Hizkuntzak ikasi bai, baina ikasleen beharrak lehenetsi ere bai.

Arantxa Ruiz Vidorreta.
Raul Lopez Ekai.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


Eguneraketa berriak daude