Carrasco, abstentzioa eta gatazka

  • Hauteskunde egun berezia izango da gaurkoa, oso berezia, eta, ohi moduan, alderdien emaitzei begiratuko zaie nagusiki, baina partehartzeak ere inoiz ez bezala erakarriko du arreta Hego Euskal Herrian. Ezker abertzalearen indar politiko nagusienek abstentzioaren aldeko deia egin zutenetik hala izan behar zuen, baina ETAk bere boikota Isaias Carrascoren hilketarekin zehaztu duenetik abstentzioak edo botoa emateak zentzu are zehatzagoa hartuko du gaurkoan.


2008ko martxoaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Hauteskundeak

Euskal gizarteak une oso gogor eta latzak bizi izan ditu gatazka politiko bortitzaren azken 30 urteetan, horietako asko ETAk eragindakoak. Oraingoa ere horietakoa da. Gregorio Ordoñezen hilketak (1995) PP eta PSOEko politikarien aurkako ETAren atentatu garaia zabaldu zuen, eta epe luze honetan, heriotza bakoitzak bere inguruan hondamendia barreiatu badu ere, euskal gizartean lurrikara politiko handiena eragin duen hilketa Miguel Angel Blancorena izan zen, 1997ko uztailean. Fernando Buesarena –2000ko otsailean- 1998ko su-etenaren bigarren atentatua izan zen, baina bere parlamentario izaeragatik eta markatzen zuen norabideagatik, astindu itzela ekarri zuen; Ernest Lluchen hilketak (2000ko azaroa) ETAk ministro ohi baten aurka ere egin zezakeela erakutsi zuen... eta, beste azalpenik ematen ez badu bederen, zinegotzi ohien aurkako ehiza ere irekita dagoela adierazi du orain.

 Aurretik, beste era askotako jendearen aurka ere jo izan du erakunde armatuak, kazetariak, enpresa gizonak, epaileak... baina Arrasatekoak inoiz baino helburu zabalagoekin joka dezakeela erakutsi du. Horrek eta su-etenaren ostean helburu zehatz horren aurka egiteak, azken urteetako euskal gizartearen arbuio zabalena ekarri dio ETAri. Jendarteak aspaldi eta modu askotara eskatu dio armak utz ditzala, baina entzungor egiteaz gain, PSOEren hordago errepresiboari beste hordago batekin erantzun dio. 

 

Estatuak garaitua dagoela adierazten dio ETAri, espetxea eta errepresio krudela duela berau sostengatzen duen gizarte sektoreari, armarik gabe eta soilik politikan ari den esparru zabal horri. Eta, begi bistan diren arrazoiengatik, egia da ataka larrian dagoela ezker abertzalea, azken 30 urteotako gordinenean seguruenik. Atera dela beste halakoetatik? Bada bai, hala da, baina itsuenak ere ikusten du hesia ixten doala: Estatuaren indarra eta errepresioa, isolamendu politikoa, instituzioetako bidea itxita, barne tentsioa... arrazoi asko aipa daitezke, lehendik ere aipatuak daudenak egia esan. 

 

Atentatu honekin, ostera, ETAk ezetz esaten dio horri guztiari, jardun dezakeela, topatuko duela bere amaieraren iragarpena ezinezkoa dela adierazten duten moldeak. Eta erakutsi du bai, eta nola, erakutsi du molde gero eta beldurgarriagoak erabil ditzakeela. Izugarriak bai, baina eraginkorrak? Balorazio etiko eta humanoetatik harago –eginak daude eta atentatu honi dagokionez zentzuzkoak gehienak-, gero eta hedatuago dago ETAren jardunak norbait mesedetzen badu, hori Estatua bera dela. Arrazoi askorengatik, baina bi azpimarra daitezke: bat, Estatuak lasai asko jasan dezake bere egiturak inondik inora kolokan jartzen ez dituen Carrascorena moduko heriotzak, eta seguruenik bide armatutik datorren askoz gehiago ere bai; bi, ETAren helburu taktiko historikoak –autodeterminazioa eta lurraldetasuna- nekez lortu ahal izango direlako abertzaleen gutxieneko batasunik gabe, eta gaur egun –abertzaleen gehiengo handiak hala uste du- borroka armatua delako batasun horren eragozle garrantzitsuena. 

 

Su-etenaren apurketaren etsipena enegarrenera biderkatu du ETAk Carrasco hilez eta hori bere erantzukizuna da. Gaurko eguna ez da negoziazio prozesuaren balorazioa eta azterketa eguna, gaurkoa bozkatzeko eguna da. Edo ez bozkatzekoa, bozkatzea bezain legitimo eta demokratikoa baita. Carrascoren heriotza zentzu bakoa ezin daiteke, bozkatu-ez bozkatu aukerari dagokionez, jarrera demokratikoaren termometro bilakatu. Abstentzioan –ez arrazoietan- ETArekin bat etortzea ezin daiteke pertsona baten jarrera demokratikoaren neurgailu izan. 

 

Gatazka politikoa da Euskal gizartean bizi dena eta ondorio bortitz ikaragarriak ditu gainera, hori da bizitzen ari garena egunotan. Ondorio horiek ari da pairatzen, halaber, Estatuaren errepresioa jasaten ari den ezker abertzaleko buruzagitza politiko zibila edo, besterik gabe, 18/98k erakusten duen moduan, bere ingurune soziala. T-4koaren ondoren elkarrizketak eta negoziazioak jarraitu behar zuela zioen gizartearen gehiengo zabalak. Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren horretan aritu ziren Lizarra-Garaziko Akordioaren ondorengo berunezko urteetan. Eta gaur egun ere hala esan beharra dago. Esan bai, eta sinetsi? Gaurko egunetik begiratuta sinesgaitza da, baina are sinesgaitzago konponbidea polizi bide soiletik etorriko denik.


Azkenak
Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


“Euskal Herrian berezko askapen prozesu bat badagoela konturatzeko balioko dute topaketek”

Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


2025-05-22 | ARGIA
90 kamioi baino ez dira sartu Gazan eta gosetea zabaltzen ari da

NBEk azaldu duenez, egunotan soilik 90 kamioi sartu ahal izan dira lurraldera oinarrizko elikagaiekin; beste 105 zain daude mugan. Gazako gobernuaren prentsa bulegoak emandako datuen arabera martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik eta 300 abortu izan dira... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


Eguneraketa berriak daude