Urte bereko apirilaren inguruan amaitutzat eman zuen entitate nafarrak bere handitzea, zehazki, krisia lehertu baino 3 hilabete lehenago. Garai hartan, administrazio kontseiluko buru, Yolanda Barcina zegoen, gaur egungo Nafarroako erkidegoaren lehendakaria dena, baita komisioko buru ere. Komisioan egon ziren baita ere Miguel Sanz edo Juan Cruz Alli nafarroako presidente ohiak. Buruzagitza komisio hark, gehiengoz onartu zuen gainera, erakundeak bultzatutako hedapen estrukturala.
Aztertzen ari diren aktek, ez dute islatzen garaiko zuzendaritzak inbertsio edo transakzio askoren berri zuenik, tartean, 2006 urte bitartean Euskal Autonomi Erkidegoan 50 bulego irekitzeko erabakia, eta berdin gertatu zen Levanten ireki ziren bulegoekin. Ordea aktetan ez da antzematen, kontseilari politikoek datu edo erabaki haien erreklamaziorik edo kritikarik egin zutenik.
Gauzak horrela, krisiak, handitze bidean harrapatu zuen banketxe nafarra. Azkenean inbertsioa izan behar zuen garapen plan horrek, banketxea erabat itotzen lagundu zuen.