argia.eus
INPRIMATU
CANek bere handitzea azkartu zuen, krisia lehertu aurretik
  • 2007. urtean, entitate berriak irekitzeko 130.000 euro inbertitu zituen CANek. Orain argitaratzen ari diren kontrol batzordeko aktek erakusten dute, garaiko kontseilariek ez zutela hedapen erabaki hori kritikatu edo gaitzetsi.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 03a
CANek handitzea erabaki du.

Urte bereko apirilaren inguruan  amaitutzat eman zuen entitate nafarrak bere handitzea, zehazki, krisia lehertu baino 3 hilabete lehenago. Garai hartan, administrazio kontseiluko buru, Yolanda Barcina zegoen, gaur egungo Nafarroako erkidegoaren lehendakaria dena, baita komisioko buru ere. Komisioan egon ziren baita ere Miguel Sanz  edo Juan Cruz Alli nafarroako presidente ohiak. Buruzagitza komisio hark, gehiengoz onartu zuen gainera, erakundeak bultzatutako hedapen estrukturala.

Aztertzen ari diren aktek, ez dute islatzen garaiko zuzendaritzak inbertsio edo transakzio askoren berri zuenik, tartean, 2006 urte bitartean Euskal Autonomi Erkidegoan 50 bulego irekitzeko erabakia, eta berdin gertatu zen Levanten ireki ziren bulegoekin.  Ordea aktetan ez da antzematen, kontseilari politikoek datu edo erabaki haien erreklamaziorik edo kritikarik egin zutenik.

Gauzak horrela, krisiak, handitze bidean harrapatu zuen banketxe nafarra. Azkenean inbertsioa izan behar zuen garapen plan horrek, banketxea erabat itotzen lagundu zuen.