ETA

‘Caminho Longe’ laster zineman

  • Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiaren itzulera kontatzen du filmak, Afrikako Sao Tome uhartean 33 urte deportatuta eman ondoren. Txaber Larreategi donostiarra eta Josu Martinez bilbotarra arduratu dira gidoia idatzi eta lana zuzentzeaz, eta Hibai Castro deustuarra irudiaz. Urtarrilaren 22tik 28ra bitartean Bilboko Multicines aretoetan egongo da ikusgarri.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 21ean - 09:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ostiralean helduko da Hego Euskal Herriko eta Bartzelonako zinemetara Caminho Longe dokumentala. Urtarrilaren 22tik 28ra bitartean Bilboko Multicines aretoan ikusi ahalko da Alfonso Etxegarai deportatuaren itzulera kontatzen duen filma.

33 urte eman ditu Afrikako Sao Tome uhartean deportatuta Alfonso Etxegaraik (Plentzia, 1958), Kristiane Etxaluze (Domintxaine, 1941) kidea lagun izan duela. 2010ean bikoteak bere istorioa kontatu zuen Sagarren denbora dokumentalean. Caminho Longe ez da dokumentalaren bigarren partea, baina erbestearen bukaera eta Etxegarairen itzulera kontatzen ditu.

Josu Martinez eta Txaber Larreategik zuzendu dituzte bi lanak, eta Hibai Castro izan da argazki zuzendari bi kasuetan ere. Alfonso Etxegaraik etxerako bideari ekin behar ziola jakitean, Sao Tomera joan ziren hirurak eta Etxegarai eta Etxaluzerekin batera igaro zituzten erbesteko azken egunak, dokumentala grabatzen.

Adabaki Ekoizpenak taldeak ekotzi du, IPES, Gastibeltza Filmak eta Zinezen laguntza ere badu, eta Verkami plataformaren bitartez egindako diru bilketari esker finantzatu dute. Donostiako Zinemaldian estreinatu bazuten ere, pandemia dela eta, urtarrilera arte ezin izan dute ekonomikoki lagundu duten ia 400 pertsonen aurrean aurkeztu.

Orain bai, pantaila handian ikusteko aukera izango dute Hego Euskal Herriko hiriburuetako zinema aretoetan eta baita Bartzelonan ere. Bilbon Multicines aretoetan egongo da urtarrilaren 22tik 28ra bitartean.

 

 

'Sagarren denbora' (2010) eta 'Caminho Longe' (2020) dokumentalen lantaldea protagonista dituen Kristiane Etxaluze eta Alfonso Etxegarairekin. / Uriola.eus

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2025-09-03
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025-09-03
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude