Beasaingo multinazionala 500 milioi euroko irabazien truke palestinarren aurkako segregazioa eta okupazio militarra handitzen lagunduko duen proiektu baten jabe egin da: Jerusalemgo tranbia. Helburu bera zuen Veolia multinazional frantziarrak, baina mugimendu internazionalisten presioak tranbiaren obrei uko egitera behartu zuen 2015ean.
BDZ kanpainak (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak), orohar Israeli Boikot ekimen gisa ezaguna, aparteko garaipena lortu zuen 2015eko apirila eta abuztu artean. Veolia multinazional frantziarrak orduan baieztatu zuen Israelen eta Palestinako lur okupatuetan zituen inbertsio guztiak bertan behera utziko zituela. Ehunka milioitako inbertsioak zituen uraren kudeaketarekin, garraioarekin, Zisjordaniako zabortegiekin eta energiarekin lotuta.
Bere akzio guztiak AEBetako Oaktree Capital Management patzuergoari saldu zizkion, zazpi urtez nazioartean egindako boikotak eragin zizkien galerei eutsi ezinik. BDS mugimenduaren arabera, Veoliari egindako nazioarteko presioak kontratu publiko askoren ateak itxiarazi zizkion enpresari eta horrek milaka milioi euroko galerak eragin zizkion. Adibide batzuk jartzearren, Irlandako eta Ingalaterrako hainbat udalek Veoliarekin zituzten hitzarmenak bertan behera utzi zituzten, baita Londres, Estokolmo edo Bostongo hiruburuek ere. Berbarako, Kuwaiten 750 milioi dolar galdu zituen, hiriko hondakin solidoak kudeatzeko hitzartuta zuen kontratua erretiratzean. Bilboko tranbiaren kudeaketa ere enpresa frantziarrari esleitu zion Bilboko Udalak eta horrek eragin zituen protestak Bizkaiko hiriburuan.
Eta hau dena zergatik? Batetik, Nazioarteko legeriaren arabera, legez kanpokoak direlako Palestinako lurralde okupatuan Israelek dituen koloniak. Hala berresten dute Nazio Batuen, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren, Genevako Konbentzioaren eta giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeen beste zenbait ebazpenek. Eta bestetik, itsusia delako besteen mina errentagarri bilakatzea, norberarentzat nahi ez duzuna besteei eginez, zer eta poltsikoa ondo betetzeko.
CAF, bide beretik?
Veoliakoa mugarria izan zen, baina CAFeko langileek onartutakoa ere nazioartean gutxitan gertatzen den zerbait da: langileek presioa egitea beren enpresak uko egin diezaion lan bat egiteari, beste herri bateko langileen ongizatearen izenean. Norberaren interes puntualen gainetik —"aurrena hemengoak" faxisten leloa, uste baino sustraituago dugu eguneroko gure praktikan— elkartasun internazionalista hobetsi dute langileen sindikatu guztiek, aho batez.
Paletinarrek hala eskertu zuten Palestinaren Askapenerako Erakundeko (PAE) ordezkari Saeb Erekaten eskutik, CAFeko langileei igorritako gutunean. "Esker ona azaldu nahi dizuet gure kausa babesteagatik, uko eginda Jerusalem Okupatuan egingo diren lanetan parte hartzeari".
Hautu bera egin dute nazioarteko enpresa ugarik eta lizitazio-proiektutik erretiratu dira Kanadako Bombardier, Australiako Macquarie, Alemaniako Siemens, Frantziako Alsthom eta Systra (Frantziako Estatuaren SNCF tren-konpainiaren filiala) edota Greziako partzuergo batek eta tranbiaren Linea Gorria kudeatzen zuen Citty-Pass konpainiak ere.
Klase ikuspegia
CAFeko enpresariek ordea, langileen hitzari muzin eginez, palestinarrei lapurtutako lurretan negozioa egitea hobetsi dute. Enpresa israeldar batekin bat eginez, 1.800 milioi euroko kontratu batetik 500 milioi poltsikoratzearen truke. Klase ikuspegia ulertzeko, adibide paregabea da: gehiengoak –langileak– elkartasuna, eta gutxiengoak –enpresarioak– etekina.
Ikusteko dago CAFeko zuzendaritzak hartutako bideak zer ondorio ekarriko duen. Bai Euskal Herrian, CAFeko langileen, Euskal Herriko sindikatuen eta nazioarteko elkartasun mugimenduen aldetik. Baliteke hemengo protestak saihesteko tranbiako lanak Euskal Herriko lantegietatik kanpo egitea, Zaragozan adibidez. Saiestezin egingo zaie, ordea, egun munduan den Aparheid-a laguntzen eta hobetzen lagundu izanaren lotsa publikoa.
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Astearte eguerdian jakinarazi du Sidenorrek Israelekin harreman komertzialak etengo dituela. Ordu batzuk lehenago ELA, LAB eta ESK sindikatuek, BDZ mugimenduarekin batera, euskal enpresari eskatu diote gaur bertan Bartzelonako portutik Israelera irten den bidalketa bertan behera... [+]
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]
Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.
Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
KKRk urtarrilean erosi zuen Superstruct sustatzailea, Sónar, Viña Rock edo Resurrection Fest jaialdiak sustatzen dituena besteren artean. Palestinaren kolonizazioari lotutako higiezin-jardueretan eta Israelgo sektore teknologikoan parte hartzeagatik seinalatu dute... [+]