Burujabetza(k): zer lehenetsi nahi dugu?


2023ko irailaren 08an - 13:01
Azken eguneraketa: 15:16
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Herribiltzak ARGIA eta Mediabask-en argitaratu berri du “Euskal Herri Burujabe: gure bizi baldintzak berreskuratuz” dokumentuari ematen dion erantzuna, Bizik dokumentu hori… 2018an argitaratu zuelarik. Herribiltzaren arabera, "Bizi mugimenduak zentzu faltsua ematen dio burujabe hitzari". Elhuyarren euskara-frantsesa itzulpenean eta Petit Robert hiztegiaren frantsesezko definizioan oinarrituta, Herribiltzak uste du "Euskal Herria Burujaberen benetako zentzua dela Euskal Herria independente, euskal populua subirano".

Logika hori jarraituz, 1993tik goiti Via Campesinak ezagutarazi duen "elikadura-burujabetza" kontzeptua "elikadura-independentziara" murriztuko litzateke? Zentzugabekeria aski larria izanen litzateke: populazio, Estatu edo Estatu-talde bakoitzarentzat beren elikadura ekoizteko baliabideak autonomia osoz plantan ezartzeko eskubidearen onarpenean oinarritzen da "elikadura-burujabetza", eta hori egokienak iruditzen zaizkien laborantza-politiken bidez, eta gainontzeko herrialdeetako biztanleengan eragin negatiborik sortu gabe. "Elikadura-burujabetza" nozio hori Munduko Merkataritza Antolakundeak (MMA) sustatutako laborantza-merkatuen antolaketaren aurka agertu zen, eta, zoritxarrez, antolaketa hori estatu "independente" askok plantan ezarri zuten.

Elikadura, energia, kultura eta abarren burujabetza proiektua kolektiboki definitzen badugu, tamalgarria izanen litzateke proiektu hori gorpuzten ahalko lukeen erakunde politikorik ez sortzea

Elikadura-burujabetzaren definizio horren ildotik, gure bizien baldintza guzien determinatzaile nagusiak defendatu nahi ditu Bizik, hau da, gaur egun etxebizitzarako, berotzeko, elikatzeko, mugitzeko eta, areago, esanahi kolektiboa duen giza komunitate baten barruan pertsona gisa eraikitzeko behar dugun guzia. Gaur egun denoi eta gure ondoren egonen direnei harrera egin eta elikatzeko gai diren lurraldeak eraiki nahi ditugu. Gure bizien baldintzen berreskuratze horri burujabetza erraten diogu.

Hobe ote litzateke Bizik "bere energia burujabetza instituzionalaren alde" ezarriko balu, Herribiltzak gonbidatu bezala? Bistan denez, bizi dugun errealitatearen alderdi askotatik, kanpoko hiriburu batean botereen zentralizatzea eta kontzentratzea ez da, noski, gure bizien baldintzak defendatzeko, gure burujabetza defendatzeko irtenbiderik onena. Baina, zintzoki, ez dago arrazoirik pentsatzeko Euskal Herria bezalako lurralde ttikiagoen subiranotasun instituzionala a priori hobea izango denik. 20 urteren buruan erran ahalko ote dugu gure energia ongi erabilia izanen dugula Euskal Herriaren independentzia lortzeko gastatu badugu, Estatu berri hau paradisu fiskala baldin bada, bertan inor ez bada euskaraz mintzatzen, haren laborantza iraungaitza baldin bada eta oraindik ez baditu populazioaren laurdenaren beharrak ere asetzen, petrolioaren mende jarraitzen badu, haren kultura guziz folklorizatua bada, biztanleak hiri barneetatik erabat kanporatu dituzten turisten plazerrarentzat, etab.?

Robert hiztegiaren arabera, estatu hori subiranoa litzateke. Ez Biziren arabera. Baina horrek, bistan dena, ez du erran nahi burujabetza instituzionala guretzat egokia ez denik. Elikadura, energia, kultura eta abarren burujabetza proiektua kolektiboki definitzen badugu, behar faltsuetatik askatzean eta ingurumen-iraunkortasunean oinarriturik, tamalgarria izanen litzateke proiektu hori gorpuzten ahalko lukeen erakunde politikorik ez sortzea. Adibidez, Iparraldeko errealitate ekonomiko eta kulturalarekin bateraezina den laborantza-ereduarengandik emantzipazioaren alde diharduen Laborantza Ganbara bezalakoa.

Bizik goranzko logika bertikala lehenesten du: gure bizien baldintzen defentsan oinarritu behar dira erakunde aldarrikapenak

Bizik subiranotasunari buruz dituen ikuspuntu horiek Telesforo Monzon Fundazioak 2020an argitaratutako "Subiranismoa eta Burujabetzak" artikuluan zehazten dira. Era berean, azaltzen dugu ezen, Europan, mugimendu "subirano" deritzenek, eskuinekoek nahiz ezkerrekoek, beheranzko logika bertikal bera dutela, zeinaren arabera erabaki politikoak —eta, azken batean, biztanleei ezarriko zaizkien neurriak— burujabetza instituzionalari buruz duten ikuskeratik eratortzen baitira. Bizik, aldiz, goranzko logika bertikala lehenesten du: gure bizien baldintzen defentsan oinarritu behar dira erakunde aldarrikapenak.

Horregatik, abertzale eta ez-abertzale direnek elkarrekin Euskal Herrirako lurralde jasangarri eta bidezko proiektu bera zehaztu dezaten lanean ari da Bizi. Independentistek gehiengo soziala beren proiektu instituzionalaren atzean biltzeko aukera izan nahi badute, interes handia dute horretan laguntzeko! Baionan urriaren 7an eta 8an antolatuko den Euskal Herri Burujabe 2023 ekitaldian, Bizi taldeak 2018ko dokumentuaren bertsio eguneratua aurkeztuko du, Euskal Herri burujabe, iraunkor eta solidariorantz egiteko metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortzeko proposamenekin. Proposamen hori helburu horiek partekatzen dituzten guzien ekarpenekin aberasteko esperantza dugu. Baionan elkar ikusiko dugu laster!

Bizi mugimendua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Eguneraketa berriak daude