Biziren Burujabe. Gure bizi baldintzak berreskuratuz egitasmoaren ideia askori kritika sakonak egiten dizkiogu, baina Bizi mugimenduko militanteekin elkarrizketatzeko prest gara.
Elhuyarren itzulpenaren arabera, frantsesez burujabek independente, subirano, erran nahi du, eta burujabetasunak independentzia, subiranotasuna, erran nahi du.
Bizirentzat, burujabetza, “gure bizi-baldintzen birjabetzea” da, eta “bizi-baldintzak”, bereziki klima eta elikatzen gaituen lurraldea dira (7. orrialdea). Alta, burujabe edo burujabetzaren ohizko erranahia ezberdina da.
Euskaltzaindiaren arabera: Burujabe: Askea, bere buruaren jabe dena, inoren mende ez dagoena. Adibidez: Samoako Estatu Burujabea. Burujabetasun = Burujabetza: Herriez mintzatuz, bere buruaren jabe izatea, beste inongo herriren mende ez izatea. Adibidez: Herriak askatasuna eta burujabetasuna galduak zituen.
Le Petit Robert hiztegiaren arabera: Subirano: Bere eremuan inoren menpe dena. Adibidez: Estatu subiranoa, independentea. Subiranotasun: Beste estatu edo agintaritza baten menpe ez den Estatu edo agintaritzaren izaera. Independentzia. Adibidez: lurralde-subiranotasuna.
Bizik, “lurralde burujabe bati” buruz mintzatzean (3 or), burujabe hitzaren egiazko erranahia desitxuratzen du, zeren subiranotasuna lurralde baten gaineko subiranotasuna baita; hau da, lurralde bateko herria da burujabea edo ez, ez lurraldea. Bizik, Euskal Herri Burujabeaz hitz egiten duelarik (3 or), euskal lurraldeaz hitz egiten du, ez euskal populuaz. Ber gisan, Bizik “instituzioak burujabetza energetikoaren zerbitzuko ezartzea”-z hitz egiten du (59 or); Bizik bere energia burujabetza instituzionalaren alde ezartzea nahiago genuke.
Bizik, beraz, burujabe kontzeptuari bereziki erranahi ekologikoa eta ekonomikoa ematen dio, bere egiazko erranahia politikoa delarik.
Bizik mugimenduak burujabe kontzeptuari bereziki erranahi ekologikoa eta ekonomikoa ematen dio, bere egiazko erranahia politikoa delarik
Euskal Herria Burujabe-ren egiazko erranahia, Euskal Herria independente da, euskal populua subirano da, baina euskal populua eta independentzia kontzeptuak ez dira agertzen egitasmoan. Bertan, subiranotasun kontzeptua ez da kasik agertzen bere egiazko erranahi politikoarekin, eta proposamen politikoak agertzen direlarik, ez dute bat egiten subiranotasunaren egiazko erranahiarekin. Bizik burujabe kontzeptuaz egiten duen erabilpena ez da zuzena. Hurbiletik begira dezagun hori.
Biziren iritziz, “gure beharrei modu hurbilenean erantzuteko gure ahalmena ttikia da, neurri handi batean guregandik urrun harturiko erabakien mende gaudelako, erabaki horiek askotan gure beharretara egokitzen ez direla” (12 or), “gure erabakiak hartzeko moldeak berriz erdian kokatu behar” dira (29 or), eta “gobernatze sistema demokratikoa” behar da (48 or). Iritzi horiekin bat egiten dugu. Bizik dio ere, Burujabe egitasmo honetan “herritarren beharretatik hurbilen den kudeaketa egiteko zein instituzio?” galderari buruz eta “herrian erabakitzeari” buruz gogoeta abiatzen duela (11 or). “Lurralde arteko asanbladak antolatzea” (8 or) lurraldeen arteko harremanez erabakitzeko Biziren helburuarekin bat egiten dugu ere. Baina 63. orrialdeko idazki honetan, abiatutako gogoeta hemen gelditzen da, zeren dio “gure lurraldea nolako instituzioez hornitu behar den ez gara zehazten saiatzen hemen, nahitara, herriak gai hortaz jabetu behar duelako” (15 or). Ez dugu ulertzen zergatik Bizi gai batzuetaz jabetzen den eta ez beste batzuetaz.
Bizik ekimen herritarrak bultzatu nahi ditu ekimen instituzionalekin batera (19 or), eta ekimen herritarrak “hiru erakunde erabakitzaileek (Euskal Herriko Elkargoa, Nafarroako Foru Elkargoa eta Euskadiko Autonomia Elkargoa) beren gain hartu behar dituztela” dio (20 or). Gauzak hola, Bizik ez du salatzen herritarren ordez erabakiak hartzen dituzten instituzio ez-herritarrak direla.
Bizik dio “Euskal Herriko borroka sozial, ekologiko eta kulturaletan engaiatua” dela. Zergatik ez ditu borroka politikoak aipatzen?
“Burujabetza berreskuratu” nahi duela dio (60 or), eta horretarako “autonomia gehiago” nahi du, baldin eta “biztanleek sentitzen badute erabakietan parte-hartzaile direla”, edo “hautetsien bidez behar bezala ordezkatuak” direla (14 or). Ildo beretik, “energia eraginkortasunaren, energia berriztagarrien... lan ardatz guzietan herritarrek parte hartu behar dute”-la dio (60 or). Biztanleek erabakitzea ahalbidetzen duen autonomia nahiago izango genuen irakurri, baita herritarrek lan ardatz guzi horietan erabaki behar dute (eta kitto) ere. Baina Bizik, maila politikoan, “parte hartzearen kultura” (51 or) eta “hiritarren parte hartzea” (61 or) lagundu nahi ditu. “Ordezkatua izatea” eta “parte hartzea” beraz, demokrazia errepresentatiboaren eta demokrazia parte hartzailearen kontzeptuekin bat datozenak. Kontzeptu engainatzaileak dira horiek, herriak erabakitzen duela sinestarazten dutelako, herria burujabe dela, baina ez da burujabe.
Bizik, usu, adierazpen kontraerrankorrak ditu. Adibidez, “elite ekonomiko arras murritz batek boterea bereganatzen duela” salatzen du (29 or), baina, aldi berean, Euskal Hirigune Elkargoak eskumen gehiago ukan dezala nahi du (24, 33 eta 53 or), Euskal Hirigune Elkargoarentzat “autonomia gehiago”-ren beharra aldarrikatzen du (14 or), Nafarroako Foru Elkargoarentzat ere, Euskadiko Autonomia Elkargoaren autonomia mailara hauek igotzeko, hiru “erakunde erabakitzaile” horiek botere bereganatze horren partaide ez balira bezala.
Bizik dio “Euskal Herriko borroka sozial, ekologiko eta kulturaletan engaiatua” dela (7 or). Zergatik ez ditu borroka politikoak aipatzen? Hain zuzen, gure ustez, Bizi ez delako egiazko politikan engaiatzen, egiazko subiranotasunaren politikan, Euskal Herri burujabearen politikan.
“Ekonomia zirkularraren gisako nozioen edukiz hustea eta berreskuratzea” salatzen du (34 or). Burujabe egitasmoarekin, Bizik burujabe nozioa edukiz husten du eta berreskuratzen du.
Euskal Herria Burujabe: Independentzia Batzordea
herriBiltza
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]