Oso ohikoa da egoera hori suertatzea. Maiz topa ditzakegu ezagutzen ditugun pertsonak aldarte horretan. Hamarkadak, mendeak zeharkatzen dituen kontraesanean harrapatuta edo, hobeto esanda, kontraesana gaindituta, erosotasunez. Eraldaketa vs. kudeaketa kontraesana, hain zuzen ere.
Demokrazia burgesaren instituzioetan parte hartu ala ez, ezkerra iraultzailearen eztabaida izan da ia bi mendeetan zehar, eta toki eta testuinguru batzuetan eztabaida izaten jarraitzen du. Baina ez da testu honen asmoa gai arantzatsu horri ekitea, baizik eta politikarekin hainbeste identifikatzen ez diren instituzioetatik at omen dauden beste instituzio eta guneei buruz aritzea. Nork ez du ezagutzen inguruan, bereziki lanean, ezkertiarra eta kritikotzat hartzen dugun pertsona horietako bat egun batean kargu edo postu baterako izendatua dena? Hezkuntza-zentroan, unibertsitatean, administrazioko beste gune batean… “Jatorra” terminoarekin definitzen ditugu askotan halako pertsonak. Gure lankideak, gure lagunak, gure ezagunak, gure kideak ekimen sozial edo politikoren batean… Mundua, jendartea, edo, erabateko apaltasunetik, inguratzen dituen errealitatearen alderdi txikiren bat aldatu nahi dutenak. Ezkertiartzat definitzen dute beren burua gehienetan, aurrerakoiak, kritikoak, errebeldeak… Statu quo-a eta boterearen bidegabekeriak salatzeko kritiketan kointziditzen dugu haiekin, eta hainbat iniziatiba eraldatzaileetan parte hartu dute eta, kasu batzuetan, bultzatu dituzte ere. Lanean aritzen diren egituren antolamendua, prozedurak, bertikaltasuna eta burokrazia kritikatzen dute maiz, eta funtzionatzeko beste moduen alde adierazten dira.
Nork ez du ezagutzen inguruan, bereziki lanean, ezkertiarra eta kritikotzat hartzen dugun pertsona horietako bat egun batean kargu edo postu baterako izendatua dena?
Baina, egun batean, ikuspegi oso kritikoarekin nabaritzen zuten egitura horren parte izateko aukera daukate, goitik proposatuta edo izendatuta, edo lankideek aukeratuta. Aire berriekin heltzen ohi dira kargura, freskotasunarekin, gogoarekin gauzak beste era batean egiteko. Jakina, badakite zaila izango dela. Badakite sistemaren egiturak zurrunak direla, baita inguruko langileen inertziak oso sakonak ere, goikoenak zein behekoenak. Badaude kasuak non, sistemak ezarritako mugak kontuan izanda, hasierako asmoak eta kemena mantentzen diren, eta aurrerapenak dauden. Ez nahikoak, jakina!, baina goraipatzeko aurrerapenak. Baina, beste kasu askotan, gauzak aldatzeko grina hura, eraldatzeko adore hura diluitzen da. Denbora laburrean, gainera. Errealitatea diren baina, aldi berean, aitzakia nagusia diren araudien artean… Nahi dut, egingo nuke, baina… Karguarekiko ardura ulertzeko modua, goiko arduradunen aurrean fideltasuna eta otzantasuna, erakundearen eta egituren inertziak, kudeaketaren milaka atazak, goragoko kargu batera heltzeko gogoa… alderdi hauetako batzuek edo guztiek bultzatuta, gure lankide, laguna, borroka-kide ohia sistemaren makineriaren beste pieza bat bihurtu da. Bulego handiaren berotasunak eta soldataren osagarriak eramangarriago egiten dute kontraesana. Hasiera batean sortzen zuen ezinegona ere denborarekin diluitzen da, eraldatzeko gaitasuna eta sua guztiz amatatuta. Jatorra zen, eta jatorra izaten jarraituko du, ziurrenez, baina burokrata bilakatuta, “jatortasuna” boterearekiko leialtasunak mugatuta. Eraldaketa vs. kudeaketa lehia horretan, bigarrena ateratzen da garaile gehienetan.
Nork ez ditu halakoak ezagutzen? Pertsonak denborarekin, adinarekin, aldatzen gara. Batzuek, zuzendaritza edota kudeaketa karguetara helduta, are azkarrago.
Gune horiek sistemaren defendatzaileen esku uztea ez da irtenbidea, argi dago, baina eserleku horiek okupatzearen arriskuz kontziente izateko beharra dago. Kudeaketa/eraldaketa dikotomiaren inguruko hausnarketa piztuta mantendu behar da. Ezin da itzali. Erre behar du. Eta tentsio militantea baino ez dago su eraldatzailea mantentzeko. Baita atzera begiratzea ere: zein puntutan, zein momentutan, ni, hain jator, hain ezkertiar, hain eraldatzaile… bihurtu nintzen burokrata hutsa?
Iñaki Etaio
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]