Bultza Kirola plataformak eskola kirola berreskuratzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

  • Bultza Kirola Euskadi plataformak milaka pertsona mobilizatu ditu urtarrilaren 9an, Donostia, Bilbo eta Gasteizen, eskola kirola berriz has dadin eskatzeko. Pandemiaren hamar hilabete hauetan Eusko Jaurlaritzak eskola kirola egitea debekatu badu ere, kirola segurua dela eta ikasleek beharrezkoa dutela aldarrikatu dute plataformak biltzen dituen elkarte eta federazioek. 

Argazkia: EcuadorEtxea Argazkia: EcuadorEtxea

2021eko urtarrilaren 11n - 09:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilboko protestaldian, 4.000 pertsona inguruk parte hartu dute. San Mamesetik Plaza Biribilera, "Kirola funtsezkoa da" zioen pankarta baten atzean zeharkatu dituzte Bilboko kaleak. Gasteizen manifestariak Bilboko plazatik Andre Maria Zuriaren plazarako bidea egin dute eta Donostian Boulevardean izan da mobilizazioaren hasiera eta amaiera puntua. 

Burbuila txikietan antolatu

Manifestazioen antolatzaileek ez dute ulertzen kutsatzeko arriskua txikia izanda, hain ingurune seguruak lortuta, praktika oro geldiaraztea erabakitzea. Horregatik, gutxienez burbuila taldeetan, protokoloak kontuan hartuta, entrenatzearen alde egin dute, izan ere, horrela errazagoa iruditzen zaie kutsatzeko arrisku-eremuak murriztu eta kontrolatzea. Horregatik guztiagatik, Bultza Kirola Euskadi plataformak araudia aldatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta profesional edo erdi-profesionaltzat hartzen ez diren lehiaketak eta eskola-kiroleko jarduerak ez debekatzeko eskatu dio.

Ondoko txioak gogorarazi du gaur LABI elkartuko dela eta eskatzen diete asteburuko protestak kontuan hartzea:

 

Kirola egin beharrean, bideo-jokoetan eta ikasten

Bultza Kirola Euskadi plataformak 500 klub eta federazio baino gehiago biltzen ditu. Klub horien artean egin duten ikerketa baten ondorioak aurkeztu dituzte protestaldiaren amaieran.

Ikerketa horren arabera, lehen egiten zen kirolaren %8 galdu da dagoeneko. Gainera, banakako jarduera fisikoa egin badaiteke ere, kirola egiten ematen den asteko denbora batez beste sei ordutik bi ordura jaitsi dela jakinarazi dute. Denbora hori jarduera fisikorik behar ez duten ekintzetara bideratzen da gehienbat: %30ak bideo-jokoetara bideratu du denbora hori eta %18k ikastera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
2025eko abenduaren 1
Espainiako Vuelta eta Israel taldearen aurkako ekintzak
Irunberriko protestengatik auzipetuak: "Elkartasuna delitu bihurtu nahi dute"

2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude