Erresuma Batuko armadak 5.000 soldadu kaleratuko ditu

  • Orain arte egindako hirugarren murrizketarik handiena izango da eta 2017rako orain dauden 102.000 soldadutik 82.000ra jaisteko helburua dute, XVIII. mendetik armada horrek eduki duen soldadu kopururik txikiena AFP agentziak dioenez. Estatuak 38.000 milioi libra (45.000 milioi euro baino gehiago) aurreztuko lituzke.


2013ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Britainia Handiko armada Afganistanen. (Irudia: El Mundo)

RTk jakinarazi duenez, Defentsa Ministerioak kaleratzeak azaltzen dituen komunikatuan jakinarazi du “egin ditugun kaleratzeak, armadan geratzen direnek etorkizunean etor litezkeen proiektuei aurre egiteko adina gaitasun badutela ziurtatu ostean egin ditugu”.

Soldaduen kaleratzeak noiz egingo dituzten ez dago argi, izan ere, Erresuma Batuak oraindik tropak ditu munduko hainbat herrialdetan. 2018rako erreserbako soldaduen kopurua 30.000ra igotzea nahi du.

Phillip Hammond Erresuma Batuko Defentsa Ministerioko idazkariak adierazi duenez, kanpoan egiten ari diren operazioek moldaketarik ez dute izango. “Armada txikiagoa izango da baina, behar bezala hornituta egongo da ez orain arte bezala”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude