Britainia Handian dute jatorria Sirian ustez erabili diren arma kimikoek?

  • Arma kimikoak sortzeko erabil daitezken produktuak Siriari saltzeko lizentzia eman zion Britainia Handiko Gobernuak enpresa britaniar bati, 2012ko urtarrilean. Hala aitortu du Vince Cable Merkataritza Ministroak. Haatik, 2012ko uztailean baimena baliogabetu zuen Europar Batasunak, eta Cableren hitzetan, produktu kimikoak ez ziren sekula Siriara heldu.


2013ko irailaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Al-Ashaden Gobernuak Sarin gasa erabili duela ziurtatu du John Kerry AEBetako Estatu Idazkariak. (Argazkia: almanar.com) Al-Ashaden Gobernuak Sarin gasa erabili duela ziurtatu du John Kerry AEBetako Estatu Idazkariak. (Argazkia: almanar.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baimendutako produktuak potasio fluoruroa eta sodio fluoruroa dira eta nerbio sistemari eragiten dion ‘Sarin’ gasa sortzeko erabil daitezke. Berriki, Al-Ashaden Siriako Gobernuak aipatu gasa erabili duela ziurtatu du John Kerry AEBetako Estatu Idazkariak.

Merkataritza Ministroaren arabera, salerosketa baimendu zutenean “ez zen lizentzia ukatzeko arrazoirik”. “Enpresa saltzaileak zein erosleak produktuei zilegi den erabilera emango zitzaiela frogatu zuten”. Ez dute baimena jaso zuen enpresaren izena argitara eman.

Arma Exportazioen Batzordeko kide Tomas Docherty laboristak zalantzan jarri du Cameronen Gobernuaren asmo ona The Indenpendent-ek jasotako adierazpenetan. “Siriako gerrak denbora asko zeraman martxan lizentzia onartu zenean. Nola baimendu zuen Vince Cableren ministerioak armak sortzeko erabil daitezken produktu kimikoen exportazioa?”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
2025eko maiatzaren 12
Euskal armagintza industria eztabaidagai (IV)
Moldaketa eraldatzailea

Eguneraketa berriak daude