Hainbat manifestari Brasilgo Kongresuaren teilatura igo da bart. Poliziak gas negar-eragileekin egin die aurre, eta herritarrek molotov koktelak jaurti dizkiete.
Protestak garraiobide publikoaren garestitzeak eragin bazituen ere, beste osagai bat batu zaie orain. Gobernuak bi futbol txapelketa hartu ahal izateko egin dituen inbertsio erraldoiak herritarrak haserretu ditu. Izan ere, hainbat estadio eraiki behar izan dituzte Brasilen, larunbatean hasi zen Konfederazio Kopa eta 2014ko Munduko Txapelketa direla-eta.