Bozetan hautagai izatea galarazi diote Iruñean duela 10 urte baino gehiagotik bizi den Modou Fayeri

  • EH Bilduk ohar batean salatu duenez, Modou Faye-ri hautagai gisa aurkeztea galarazi diote Espainiako nazionalitatea ez izateagatik. Fayek 10 urte baino gehiago daramatza hirian bizitzen, egoitza-baimena du, baina ez du espainiar nazionalitaterik.


2019ko maiatzaren 08an - 09:27
Modou Faye, eskuinetik hasita zazpigarrena, EH Bilduren hautagaitza aurkeztu zen egunean (argazkia: EH Bildu).

"Hiri demokratiko bat nahi dugu non bertan bizi diren pertsona guztiek eskubide guztiak izango dituzten. Hirian partehartzen duten eta beraien bizi eta lan proiektuak Iruñean garatzen dituzten pertsona migratzaile guztiek sufragio aktibo eta pasiborako eskubideak bermatuta izan ditzaten. Izan ere, nahiz eta pertsona horiek beraien betebeharrekin aurrera egiten duten gainontzekoen modura, ikus dezakegun oraindik ere parte hartze politikorako eskubidea urratzen zaiela", irakur daiteke EH Bilduk argitaratu duen oharrean.

Pertsona migratzaile guztien eskubide politiko, zibil eta sozialak bermatu daitezela eskatu du EH Bilduk eta gaineratu du benetan sentitzen duela "hiriarekin konprometituta eta Iruñea hiri hobeago eta irekiago bat egiteko inplikatuta dauden pertsonek, partehartzerako traba administratibo eta politikoak topatzea etengabean, Estatutik inposatuta datozenak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2019
Zorteko dago EH Bildu Nafarroan

Lerrook idaztean, Nafarroako lauko berriak akordio programatikoa hitzartu berri du. Berria da laukoa, PSN sartu eta EH Bildu aterako delako. Bi-biak batera etorri dira, gainera: sozialistek betoa jarri diete Bildukoei, haiekin berba ere ez dutela egingo ziurtatu baitute orbe... [+]


2019-07-14 | Mikel Irizar
Nafarroa Nafarroa da

1977ko udan Iruñea inguruko Arazuriko soroetan sartu ginen Askatasunaren Ibilaldia-ko milaka lagun, zutabeetan antolatuta eta ikurrinaz josita, Nafarroa Euskadi da oihukatuz. Hogei bat urte geroago, aukera izan nuen Juan Cruz Alli elkarrizketatzeko, eta pasarte hura... [+]


2019-07-14 | David Bou
IRITZIA
Bartzelona, aukera galdua

Ada Colauk Kataluniako hiriburuko alkate karguan segituko du, hauteskundeen kanpaina aurretik imajinatzen zaila zen testuinguru batean: PSCren aldeko zortzi botoen, lehen ministro ohi Manuel Vallsen hautagaitzaren hiru botoen –orain arte Ciudadanosek sostengatua– eta... [+]


2019-07-14 | Juan Mari Arregi
Politikarien soldatak

Ez gaude ohituta politikarien artean soldata murrizketak ikustera, alderantziz baizik, udal eta foru hauteskundeen, bai eta europarren eta autonomikoen ondorioz erakundeetan aldaketak dauden bakoitzean hala gertatzen da. Horregatik, justua eta beharrezkoa da Durangoko Udalak... [+]


2019-07-07 | Aingeru Epaltza
Sinetsirik

Lehengo ekainaren 19an, Nafarroako Parlamentu berria eratzeko bilkuran ari zen bitartean, pareko espaloian, 25-30 bat gizon ageri ziren pankarta baten gibelean. Ez ziren presoen senideak, ez kolokan dagoen enpresa bateko langileak, ezta etor litekeen gobernuarekin kezkaturiko... [+]


Eguneraketa berriak daude