PSOEk EH Bilduren abstentzioa onartuko luke Chiviteren presidentetza lortzeko, ez ordea negoziaketan Asiron alkate izendatzeko

  • Jose Luis Abalos PSE alderdiko Antolakuntza idazkari eta Espainiako Gobernuko Sustapeneko jarduneko ministroak iragarri zuen Maria Chivite lehendakari izateko aurkeztuko balitz EH Bilduren abstentzioa onartuko lukeela. Hala, Diputatuen Kongresuan UPNren babesik ez duela nahi ere esan zuen, Iruñeko Udalari dagokionez PSNren botoak ez dituela Joseba Asironek izanen ere jakinarazi zuen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 11n - 09:59
Jose Luis Abalos PSOEko antolakuntza idazkaria.

  Erreportaje hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Abstentzioari bai baina negoziazio bideari ez. Horixe esan zuen atzo PSEk Madrildik. Jose Luis Abalos alderdiko Antolakuntza idazkariak hartu zuen hitza adierazteko Nafarroako Gobernuko presidente izateko Maria Chivitek bere burua aurkeztuko badu onartu eginen dituztela EH Bilduren abstentzioak. Ezinbestekoa du hori Chivitek lehendakaritza postua erdiesteko, aurretik Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren aldeko botoak baldin baditu. EH Bildurekin, hori bai, negoziaziorik ez duela izanen berretsi zuen Abalosek: "Iruñeko Udalean ez dute gure botoek Joseba Asiron alkate eginen", adierazi zuen. 

PSNk Nafarroan joan den astean egin zituen lehen bilerak zenbait alderdirekin: Geroa Bai, Podemos eta Ezkerrarekin. Aurrerakoia izanen den gobernua eratu nahi duela adierazi zuen Ramon Alzorrizek behin eta berriz bileren ondorengo adierazpenetan. Dena dela, etenda daude bilera horiek lehenbizi udalak eratu nahi dituztelako eta ondoren jarraituko dituzte negoziazioak. 

Iruñeko Udala larunbat arratsaldean eratuko da, 18:00etan. Navarra Sumak hamahiru hautetsi lortu zituen maiatzaren 26an, EH Bilduk zazpi, PSNk bost eta Geroa Baik bi.

Bestetik, jakinarazi du ez dituela nahi UPNren Kongresuko bi botoak Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu izendatzeko, EAJren seiak galtzeko arriskua lukeelakoan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2019
Zorteko dago EH Bildu Nafarroan

Lerrook idaztean, Nafarroako lauko berriak akordio programatikoa hitzartu berri du. Berria da laukoa, PSN sartu eta EH Bildu aterako delako. Bi-biak batera etorri dira, gainera: sozialistek betoa jarri diete Bildukoei, haiekin berba ere ez dutela egingo ziurtatu baitute orbe... [+]


2019-07-14 | Mikel Irizar
Nafarroa Nafarroa da

1977ko udan Iruñea inguruko Arazuriko soroetan sartu ginen Askatasunaren Ibilaldia-ko milaka lagun, zutabeetan antolatuta eta ikurrinaz josita, Nafarroa Euskadi da oihukatuz. Hogei bat urte geroago, aukera izan nuen Juan Cruz Alli elkarrizketatzeko, eta pasarte hura... [+]


2019-07-14 | David Bou
IRITZIA
Bartzelona, aukera galdua

Ada Colauk Kataluniako hiriburuko alkate karguan segituko du, hauteskundeen kanpaina aurretik imajinatzen zaila zen testuinguru batean: PSCren aldeko zortzi botoen, lehen ministro ohi Manuel Vallsen hautagaitzaren hiru botoen –orain arte Ciudadanosek sostengatua– eta... [+]


2019-07-14 | Juan Mari Arregi
Politikarien soldatak

Ez gaude ohituta politikarien artean soldata murrizketak ikustera, alderantziz baizik, udal eta foru hauteskundeen, bai eta europarren eta autonomikoen ondorioz erakundeetan aldaketak dauden bakoitzean hala gertatzen da. Horregatik, justua eta beharrezkoa da Durangoko Udalak... [+]


2019-07-07 | Aingeru Epaltza
Sinetsirik

Lehengo ekainaren 19an, Nafarroako Parlamentu berria eratzeko bilkuran ari zen bitartean, pareko espaloian, 25-30 bat gizon ageri ziren pankarta baten gibelean. Ez ziren presoen senideak, ez kolokan dagoen enpresa bateko langileak, ezta etor litekeen gobernuarekin kezkaturiko... [+]


Eguneraketa berriak daude