Chivite lehendakari izendatzeko akordioaren bila jarraituko du PSNk

  • Horixe adierazi du Ramon Alzórriz PSNko antolaketa idazkariak asteazken arratsaldeko lehen orduetan Geroa Baiko ordezkariekin egin duen bileraren ondoren. Bilerak ikusmen handia sortu du eta hedabide ugarik jarraitu dute Foru Legebiltzarrean egin den haren aurkezpen publikoa.


2019ko ekainaren 05an - 18:23
Bileraren hasierako unea. (Argazkia: @geroabai)

Alzórrizek emandako prentsaurrean esan duenez, PSN eta PSOE erabateko sintonian dira; bai Iruñean bai Madrilen gobernu aurrerakoiak lantzeko lanean ari direla eta aste honetako bilera errondaren helburua norabide horretan doala. Azpimarratu duenez, PSNk honekin ez dio inolako desafiorik egiten PSOEri. Argi utzi du PSN 23 parlamentarioren sostenguaren bila joango dela –Geroa Bai, Podemos, I-E eta bereak– eta uste dutela horrek ematen dietela indar aski legealdiari eusteko, besteak beste, Navarra Sumaren (NS) 20 eserlekuak baino gehiago direlako.

 

PSOEko filtrazioek, ordea, hor ikusten dituzte arazoak, legealdian zehar, Ferrazetik zabaldu dutenez Chiviteren inbestidurak ez bailuke halako arazo handirik, baina bai legealdian zehar EH Bilduren beharra izateak. Alzórrizek argi utzi du, gobernua eratzeko eta bera sostengatzeko lanean ez dute inondik inola EH Bildurekin hitz egingo: “Guretzat ez dira aurrerakoiak eta kito”.

 

Geroa Baiko Unai Hualdek ere PSNk bileran erakutsitako borondate ona berretsi du. Azaldu duenez, beraiek 2007ko abuztukada mahai gainera atera dute eta PSNko ordezkariek adierazi diete horrelakorik ez dela berriz gertatuko. Geroa Baik gogorarazi die gobernu berriak legealdi osoan egonkortasuna beharko duela eta sozialistek erantzun dute “politika egiteko moldeak aldatu direla” eta 23 parlamentarirekin egin dezaketela aurrera. Hualde Geroa Baiko bigarrena izan da legebiltzarreko zerrendan eta EAJko Napar Buru Batzarreko lehendakaria da.

 

Geroa Baitik Uxue Barkos, Hualde bera, Koldo Martinez, Itziar Gomez eta Zabaltzeneko lehendakari Ana Ansa izan dira. PSNren aldetik Maria Chivite, Alzórriz eta Inma Jurío.

 

Esparza Sanchez sostengatzeko prest

 

Asteazken honetan, halaber, Javier Esparza Espainiako erregearekin bildu da, azken hau Espainiako Kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdien ordezkariekin egiten ari den errondan. Esparzak jakinarazi duenez, PSOEk Nafarroan NSk gobernatzea ahalbidetzen badu, NSk sostenga dezake Pedro Sanchez inbestidura saioan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2019
Zorteko dago EH Bildu Nafarroan

Lerrook idaztean, Nafarroako lauko berriak akordio programatikoa hitzartu berri du. Berria da laukoa, PSN sartu eta EH Bildu aterako delako. Bi-biak batera etorri dira, gainera: sozialistek betoa jarri diete Bildukoei, haiekin berba ere ez dutela egingo ziurtatu baitute orbe... [+]


2019-07-14 | Mikel Irizar
Nafarroa Nafarroa da

1977ko udan Iruñea inguruko Arazuriko soroetan sartu ginen Askatasunaren Ibilaldia-ko milaka lagun, zutabeetan antolatuta eta ikurrinaz josita, Nafarroa Euskadi da oihukatuz. Hogei bat urte geroago, aukera izan nuen Juan Cruz Alli elkarrizketatzeko, eta pasarte hura... [+]


2019-07-14 | David Bou
IRITZIA
Bartzelona, aukera galdua

Ada Colauk Kataluniako hiriburuko alkate karguan segituko du, hauteskundeen kanpaina aurretik imajinatzen zaila zen testuinguru batean: PSCren aldeko zortzi botoen, lehen ministro ohi Manuel Vallsen hautagaitzaren hiru botoen –orain arte Ciudadanosek sostengatua– eta... [+]


2019-07-14 | Juan Mari Arregi
Politikarien soldatak

Ez gaude ohituta politikarien artean soldata murrizketak ikustera, alderantziz baizik, udal eta foru hauteskundeen, bai eta europarren eta autonomikoen ondorioz erakundeetan aldaketak dauden bakoitzean hala gertatzen da. Horregatik, justua eta beharrezkoa da Durangoko Udalak... [+]


2019-07-07 | Aingeru Epaltza
Sinetsirik

Lehengo ekainaren 19an, Nafarroako Parlamentu berria eratzeko bilkuran ari zen bitartean, pareko espaloian, 25-30 bat gizon ageri ziren pankarta baten gibelean. Ez ziren presoen senideak, ez kolokan dagoen enpresa bateko langileak, ezta etor litekeen gobernuarekin kezkaturiko... [+]


Eguneraketa berriak daude