Bost preso gerturatuko dituzte, bi Euskal Herrira

  • Zigor Orbe (Puerto IIItik) eta Unai Lopez de Okariz (Darocatik) Zaballara ekarriko dituzte, Julen Atxurra (Aranjuezetik) eta Raul Fuentes (Soto del Realetik) Darocako espetxera ekarriko dute, Zaragozara. Diego Ugarte Lopez de Arkaute Granadako espetxetik Mansillakora, La Riojako erkidegora.


2021eko urtarrilaren 22an - 18:31
Presoen aldeko manifestazioa Bilbon. (Argazkia: Dani Blanco)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken boladan Espainiako Espetxe Erakundeek ostiraletan iragartzen ari dira hurbilketa hauek. Iragarpenak bai, ordea, baina horrek ez du esan nahi batetik bestera egiten direnik. Dagoeneko 24tik gora presoren hurbilketak iragarri dituzte, baina ez dira oraindik gauzatu. Berria-k jakinarazi duenez, “iragarpen hauekin, dagoeneko 141 dira 2018ko ekainetik Espainiako Espetxe Erakundeek egindako hurbiltze edo Euskal Herriratze iragarpenak. Mugituriko presoak, ordea, gutxiago dira: 110”.

Azken hiru urteetan 78 preso gutxiago daude giltzapean Espainiako espetxeetan. Hamalau Euskal Herriko lau espetxeetan dira –2018an bi besterik ez ziren– eta inguruko kartzeletara gehiago hurbildu dituzte. Baina presoen ia herena etxetik 600 kilometrora daude eta bostetik bat 400 eta 600 km artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude