Bost koadrilak Gasteizko Blusen eta Nesken batzordea utzi dute. Egungo batzordearekin ordezkaturik ez sentitzearen ondorioz laga dute taldea, gutun batean azaldu dutenez. Bost koadrila horiei 1.500 euroko isuna jarri zitzaien abuztuaren 9an plazarako ohiko kalejira egiteagatik, egun hartan martxa batengatik aldatu baitzen eraso sexista baten ondorioz.
Los Bainas, Los Martinikos, Gasteiztarrak, Batasuna eta Biznietos de Celedón koadrilak izan dira batzordea uzteko erabakia hartu dutenak. Proiektu berri bati hasiera emango diotela adierazi dute, “festez gozatzeko koadrilen interes komunak landuz”. Koadrila hauen irteerarekin 21 geratzen dira batzordean eta guztiek bertan jarraitzeko prestutasuna adierazi dute.
Eraso sexista baten ondorioz aurkezpen-paseoa martxa batengatik aldatzeko erabakia hartu zuen batzordeko zuzendaritzak. Bost koadrila horiek uko egin zioten erabakirikoa betetzeari eta aurrera jarraitu zuten. Ondorioz, 1.500 euroko isuna ezarri zitzaien. Bost koadrila hauen esanetan, aldebakarreko erabakia izan zen aldaketa, orduango presidenteak bozketara dei egin gabe hartua.
Batzordea utzi dutenen artean Biznietos de Celedón eta Batasuna taldeak daude, handienetako bi. Azken honek jada batzordearen aurka egin zuen festetan Asto karrerak bertan behera utzi ostean.
Batzordeak Blusen eta Nesken talde guztiak hartzen ditu bere baitan eta estatutu batzuen arabera funtzionatzen du. Batzordearen zereginen artean koadrilak koordinatzea, ikuspuntuak bateratzea eta diru laguntzen kudeaketa daude besteak beste. Batzordearen babespean koadrilek 60 ekintza inguru antolatzen dituzte.
Udalak jakinarazi duenez, batzordeak jarraituko du koadrilekin harremanak mantentzeko mintzaide gisa.
Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]
Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]
Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]
Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]
Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.
Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.
Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.
Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.
Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.
Entxosnatu lelopean, txosnak hainbat ekitaldi burutzen ari dira gaur.
Gorka Urtaran alkateak ohartarazi du Udalak ez duela Gasteizko Txosnen herri bazkaria egiteko baimenik emango, gainerako jarduerak egin ahal izango badituzte ere.
Abuztuaren 3tik 8ra bitartean, dozenaka kontzertu eta bestelako ikuskizun ugari izango dira Gasteizko jaietan. Uda osoan bezala, aire zabaleko ekitaldiak izango dira nagusi, eta hitzordu guztiak bildu ditugu ALEAn.
Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda "etenaldi bat" egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko... [+]