Bost emazteki arituko dira Xilaba finalean Izturitzen

  • Ipar Euskal Herriko Xilaba bertsolari txapelketaren azken lehia jokatuko da ebiakoitza honetan, azaroaren 16an, Izturitze herrian (Baxenabarre). Bi talde iritsi dira finalera: Hasta la 2toria eta Ez Otoi Pentsa.


2019ko azaroaren 15an - 09:11
Ez Otoi Pentsa taldea, Urruñako finalerdian. Argazkia: Bertsularien Lagunak.

Hasta la 2toria-ko bertsolariak Lur Renteria, Maddi Sarasua eta Elixabet Etxandi dira. Ez Otoi Pentsa-koak, berriz, Miren Artetxe, Maddi Ane eta Josu Txoperena anai-arrebak.

Xilabaren berezitasuna taldekako lehia da. Lagunen abarora kantatzea errazagoa zaio bertsolariari, bakarka aritzean eraman ohi duen zama eramangarriagoa, alegia. Ezaugarri horrek konfiantza ematen dio plazan gutxiago aritzen den bertsolariari. Areago, bertsotan txapela irabazteko lehiatzeaz beste, elkarlanaren fruitua jasotzen dute bertsolariek.

Bertsularien Lagunak Elkarteko arduradun nagusiak –Xumai Murua– Izturitzeko saioaren aitzinean erran berri duenez, "Xilaban bertsolariak eta bertsolarien lagunak inplikatzen dira arras, agertokian nola agertokira igo aurretiko zereginetan elkarrekin aritzen baitira".

Bakarka aritzearen ezaugarriak berebizikoak dira bertsolari izateko. Alabaina, taldekako saioek harreman berezia sortarazten dute eta bertsolari gazteak publiko aitzinean kantatzen akuilatzeko baitezpadakoak bilakatu dira.

Ezaugarriak ezaugarri, Izturitzen kantatzeko gertu dauden sei bertsolarietatik bost emaztekiak dira.

Xilabaren finala Bertsularien Lagunak elkarteak eta Arberoa ikastolak antolatua da. Eguerdi aldean bilduko dira eta aperitiboaren ondoren 300 lagunentzat bazkaria atondu dute Izturitzeko Herriko aretoan. Bertsoaldia, berriz, arratsaldeko 16.30ean abiatuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xilaba
2023-09-06 | ARGIA
Xilaba txapelketan 38 bertsolarik hartuko dute parte, bederatzi taldetan banatuta

Taldekako Xilaba bertso txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen, eta finala azaroaren 18an egingo da Aiherran.


2021-11-09 | ARGIA
Dena prest larunbat honetan Xilabaren finala jokatzeko

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko VI. Bertsulari Txapelketako finala azaroaren 13an Donibane Lohizunen izango da. Bertan kantatuko dute sei bertsolari hauek: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart... [+]


2021-10-25 | Bertsozale.eus
Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen egindako Xilabaren bigarren Final Aitzineko saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa jokatu da Bardozen. Bertan, Maddalen Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Miren Artetxe Sarasolak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 130 bat... [+]


2021-10-18 | Bertsozale.eus
Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen egindako Xilabaren lehen Final Aitzineko saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako lehen final aitzinekoa jokatu da Maulen urriaren 17an. Bertan, Amets Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Aitor Servier Etxexurik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez... [+]


2021-10-11 | Bertsozale.eus
Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako Xilabako azken kanporaketako saioan

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Gabadin,eta final erdietako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Odei Barroso Gomilak eta Maddi Sarasua Laskaraik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 145 bertsuzalek, giro... [+]


Eguneraketa berriak daude