Aitor Servier Etxexuri nagusitu da Xilabako lehen saioan

  • XILABA Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa jokatu da irailaren 19an Hiriburun. Egoitz Zelaiak eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 150 bertsuzalek bete dute Hiriburuko La Perle aretoa. Irailaren 26an Muskildin iraganen da bigarren saioa.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 21an - 07:28
Argazkia: bertsozale.eus.

Saioko irabazlea Aitor Servier Etxexuri izan da, 334 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:

    Aitor Servier Etxexuri...................334

    Egoitz Zelaia................................329

    Irati Alcantarilla Urdanpilleta........312

    Elixabet Etxandi Goienetxe.........303,5

    Ortzi Idoate..................................301

    Bittor Thicoipe .............................273

Muskildin arituko diren bertsolariak

XILABAko Bertsulari Xapelketaren bigarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Muskildiko Posonpesenean. Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Pettan Prebende, Oier Urreizti, eta Maindi Murua Berra bertsolariekin.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xilaba 2020
2020-10-29 | ARGIA
Xilaba bertso txapelketa eten dute konfinamendu neurriengatik

Xilaba 2020 txapelketak etenaldia izango du Emmanuel Macron Frantziako Presidenteak iragarritako konfinatze neurrien ondorioz. Hala jakinarazi du Bertsularien Lagunak elkarteak. "Kultura segurra dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean,... [+]


2020-10-26 | Bertsozale.eus
Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da urriaren 24an Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsozalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Urriaren 31n fase honetako... [+]


2020-10-19 | Bertsozale.eus
Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da lehena Xilabako final herenetako lehen saioan

XILABA Bertsulari Xapelketako final herenetako lehen saioa jokatu da Senperen urriaren 17an. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsuzalek bete dute Senpereko Larreko gela. Datorren larunbatean bigarren... [+]


2020-10-13 | ARGIA
XILABAk areto handiagoetara egingo du jauzi, arrakastak behartuta

Urriaren 10ean Larzabalen jokatu da kanporaketa faseko azken saioa, eta beraz, finkatuta geratu da zein hemezortzi bertsolarik kantatuko duten final herenetan. Urriaren 17a jokatuko da hurrengo faseko lehen saioa, baina ez hasieran iragarritako Bokalen, izan ere, "aurtengo... [+]


2020-10-05
Maddi Ane Txoperena nagusitu da Ainhoako saioan

XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da urriaren 3an Ainhoan. Maddi Ane Txoperenak eskuratu ditu puntu gehien eta Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Urriaren 10ean Larzabalen laugarren saioa jokatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude