Bolsonarorekin lotutako bi polizia ohi atxilotu dituzte Marielle Franco feminista hiltzea leporatuta

  • Martxoaren 14an urtea bete da Marielle Franco feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea Rio de Janeiron tiroz hil zutela. Hain justu, astelehenean atxilotu dituzte lehen bi susmagarriak, polizia militar ohiak biak, galdera ugari erantzuteke dituen ikerketaren barruan. Atxilotuetako batek Jair Bolsonaro presidente ultraeskuindarraren familiarekin lotura izateak gobernua ataka baten sartu du.


2019ko martxoaren 14an - 12:05
Erdian Marielle Francoren omenezko ekitaldi bat eta bera hiltzea leporatuta atxilotu dituzten bi polizia ohiak. Irudia: Infonews
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Brasilgo Rio de Jaineiroko erdigunetik auto batean zihoala tiroz hil zuten Marielle Franco, hiri hartako zinegotzia eta giza eskubideen aldeko ekintzailea. Francok, Partido Socialismo y Libertad alderdikoa, 38 urte zituen eta Brasilgo Gobernuak Rio de Janeiron izan duen esku hartze militarra gogor kritikatzeagatik nabarmendu zen; hain justu, hiri hartako Maré favela txiroan jaioa zen. 2016ko Olinpiar Jokoez geroztik sorturiko protesten ondorioz Poliziaren eta bestelako taldeen biolentzia etengabea jasan dute herritarrek Rio de Janeiroko toki askotan, eta Franco esku hartze militarra fiskalizatzeko komisioko errelatorea zen.

Ustezko hiltzaileak, polizia militar ohiak

Martxoaren 12an Río de Janeiroko Polizia Militarreko bi kide ohi atxilotu zituzten Marielle Franco hiltzeaz akusatuta. Francoren eta bere auto gidaria zen Anderson Gomesen hilketaren egile izatea leporatu diote Ronnie Lessari, eta Vieira de Queirozi kotxea gidatzea, Lessak 13 tiro egiten zituen bitartean. Autoa eta armak oraindik ez dituzte aurkitu.

Ikerketari jarraiki, Lessaren lagun baten etxean Poliziak 117 M-16 gerra-fusil aurkitu ditu, denak berriak eta egoera onean.

Marielle Francoren hilketan parte hartzeagatik atxilotu duten Elcio Queiroz polizia ohia eta Jair Bolsonaro elkarrekin, Queirozek Facebookera igotako irudi batean. Honezkero ezabatuta dago.

Bolsonaro presidentearekin loturak

Ikerketaren buruak jakinarazi duenez, Franco eta Gomesen hiltzailetzat jotzen duten Ronnie Lessa polizia ohiaren alaba Jair Bolsonaroren semerik gazteenaren neskalaguna izan da orain gutxira arte. Horrek alarmak piztu ditu eta politikari eta ustezko hiltzaileen arteko harremanari tiraka, argazki bat ere zabaldu da. Ustez autoa gidatzen zuen Elcio Veira de Queirozen Facebookera igotakoa da, eta han agertzen dira bera eta Jair Bolsonaro presidentea, irribarrez.

Paraguayra egindako bidaia ofizialetik bueltan, Jair Bolsonarok ondorengoa adierazi du: “Ikerketa hilketaren egileak harrapatzeko baliagarria izatea espero dut".  Gaineratu du bera ere izan zela atentatu baten biktima pasa den urtean, eta interes handia duela "ni hiltzea nork agindu zuen" jakiteko.

Gaur urtebete Marielle Franco hil zutenean, Bolsonaro izan zen presidente izateko hautagaien arten hilketa gaitzetsi ez zuen bakarra. Areago, Bolsonaroren semeetako batek gogor kritikatu zituen hilketaren atzean poliziak egon litezkeela adierazi zutenak.

Leticia Emile fiskalak jakinarazi du, Ronnie Lessak onartu duela bera atxilotzeko eta espetxeratzeko operazioaren berri eman ziotela gertatu aurretik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2024-12-10 | ARGIA
Lula da Silva ZIUn dago, buru-ebakuntza bat egin ostean

Brasilgo presidentea "egonkor" dagoela esan du gobernuak. Erorikoa izan zuen etxean, eta hemorragia izan garunean.


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20-ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Europan debekaturiko pestizidak erabiltzen dituzte Brasilen Coca-Cola eta Nestlé multinazionalek

Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.


Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik

Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.


Eguneraketa berriak daude