Bolsonarok Justizia ministro izendatu nahi du Lula espetxeratzeko agindua eman zuen epailea

  • Brasilgo presidente berriaren lehenengo aukera Sergio Moro epailea justizia ministro izendatzea da. Aukera horrek huts eginez gero, Auzitegi Goreneko magistratu egitea izango litzake bigarren aukera.


2018ko urriaren 31n - 11:54
Argazkia: @teleSURtv

Bolsonarok Lula da Silva Brasilgo presidente ohiaren Langileen Alderdiaren aurka hasi zuen kanpaina gogortu nahi du, Sergio Moro epailea Justizia ministro izendatuz. Lava Jato kasuarengatik ustelkeria delitua eragotzita, Moro epaileak zazpi urteko espetxe zigorra ezarri eta presidentetzarako hauteskundeen lehiatik kanpo utzi zuen Lula.

Brasilgo telebista kateetan egin dituen lehen elkarrizketetan Bolsonarok adierazi du, epailearekin hitz egin nahi duela eta bere aldetik interesik balego Gobernuan garrantzia “izugarriko” pertsona izango litzatekeela.

Presidente berriak egindako adierazpenei erantzunez, goretsita sentitzen dela eta eskaera formalki eginez gero, “seriotasunez” hausnartzeko moduko aukera litzatekeela azpimarratu du epaileak.

Bolsonaristentzat “heroi” eta Langileen Alderdiaren jarraitzaileentzat “etsai” bilakatu den epaileak erabaki beharko du orain, presidente berriak Justizia ministro izateko eginiko eskaintza onartzen duen edo ez. Onartu ezean, Auzitegi Goreneko magistratu izendatzeko 2020. urterarte itxaron beharko luke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude