Brasilgo presidente berriaren lehenengo aukera Sergio Moro epailea justizia ministro izendatzea da. Aukera horrek huts eginez gero, Auzitegi Goreneko magistratu egitea izango litzake bigarren aukera.
Bolsonarok Lula da Silva Brasilgo presidente ohiaren Langileen Alderdiaren aurka hasi zuen kanpaina gogortu nahi du, Sergio Moro epailea Justizia ministro izendatuz. Lava Jato kasuarengatik ustelkeria delitua eragotzita, Moro epaileak zazpi urteko espetxe zigorra ezarri eta presidentetzarako hauteskundeen lehiatik kanpo utzi zuen Lula.
Brasilgo telebista kateetan egin dituen lehen elkarrizketetan Bolsonarok adierazi du, epailearekin hitz egin nahi duela eta bere aldetik interesik balego Gobernuan garrantzia “izugarriko” pertsona izango litzatekeela.
Presidente berriak egindako adierazpenei erantzunez, goretsita sentitzen dela eta eskaera formalki eginez gero, “seriotasunez” hausnartzeko moduko aukera litzatekeela azpimarratu du epaileak.
Bolsonaristentzat “heroi” eta Langileen Alderdiaren jarraitzaileentzat “etsai” bilakatu den epaileak erabaki beharko du orain, presidente berriak Justizia ministro izateko eginiko eskaintza onartzen duen edo ez. Onartu ezean, Auzitegi Goreneko magistratu izendatzeko 2020. urterarte itxaron beharko luke.