Bolivian ez dela estatu kolperik izan bozkatu du EAJk europarlamentuan, ultraeskuinarekin batera

  • Azaroaren 13an heldu zen Boliviako egoerari buruzko eztabaida Europako Parlamentura. Presidente auto-izendatu Jeanine Añezi zilegitasuna eman eta Bolivian estatu kolperik ez dela izan berretsi du parlamentarien gehiengoak, EAJ, PP, Ciudadanos eta Vox alderdien babesarekin, besteak beste.


2019ko azaroaren 18an - 09:40
Argazkia: AFP

Parlamentarien eserlekuen erdia hutsik zela, Boliviari buruzko eztabaida izan zen azaroaren 13an Europako Parlamentuan. Hasi baino lehen, eztabaidaren izenak eragin zuen lehen bozketa. Ezkerreko zenbait indarrek proposatu zuten "Boliviako egoerari buruz" izendapen aseptikoa "Bolivia, estatu kolpearen ostean" izenarengatik ordezkatzea. 41ek soilik babestu zuten mozioa, 88 abstenitu eta 234 kontra azaldu ziren.

Izaskun Bilbao jeltzalea, Boliviari buruzko eztabaidaren une batean. Argazkia: Europar Parlamentua

Bolivian estatu kolpea izan dela adieraztearen aurka sozialdemokrazia banatuta agertu zen – adibidez, PSOEko parlamentari batzuk alde, eta beste batzuk kontra agertu ziren–, baina eskuina eta indar neofaxista guztiek elkartuta bozkatu zuten. Horien artean PP, Ciudadanos, Vox eta EAJ. Ciudadanosen talde berean –Europar Liberalak– dago EAJ Europan. Haren kide Izaskun Bilbao europarlamentariak adierazi zuen Evo Moralesen agintea "inkonstituzionala" dela, eta hauteskundeak berriz egin behar direla babestu zuen, baina oraingoan "sinesgarriak" eta "berme guztiekin". Venezuelako kasuan ere ildo beretik jokatu zuen EAJk. Lehen unetik Juan Guaidó kolpistari babesa eskaini zion indarretako bat izan zen.

Bolivian "botere hutsunerik egon ez dadin", Jeanine Añez politikari eskuindar ultrakatolikoaren izendapena zilegitzat jo dute. Biblia eskuan izendatu zuen bere burua Boliviako estatu laikoaren presidente Añezek. Sare sozialetan haren "mundu ikuskeraren" berri eman du Añezek aho bilorik gabe.

 

 

Armada eta Poliziari zigorgabetasuna eman die Añezek

Dekretu baten bidez, Boliviako behin-behineko presidente kolpistak, estatu kolpearen aurkako manifestazioen kontra egiteko agindu dio Boliviako armadari eta "egoeraren larriaren arabera" jarduteko eskatu die soldaduei. Hala "erantzukizun penaletik" salbuetsi ditu, hau da, militarrei zigorgabetasuna agindu die estatu kolpearen aurka kalera ateratzen ari diren zibilak erreprimitzeko, eraso egiteko edota legez kanpo atxilotzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude