Boliviak aireportu zerbitzua nazionalizatu du

  • Evo Morales Boliviako presidenteak atzo adierazi zuen herrialdeko aireportu sarea nazionalizatuko dutela. Hala, Espainiako Abertis eta Aena enpresen esku zeuden hiru aireportuak administrazio publikoak hartuko ditu bere gain. Langileak pozik agertu dira erabakiarekin, lehendik enpresa pribatuaren inbertsio falta eta enpresaburuen soldata gehiegizkoak salatu zituztelako, besteak beste.


2013ko otsailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Militarrak Boliviako aireportuetako bat zaintzen, nazionalizazioa iragarri ostean.

"Boliviari zor zaiona aitortu zaio, urte askoan ikusi dugulako enpresa hau boliviarrei iruzur egiten ari ziela, beraz presidenteak erabaki ona hartu du, Boliviar Aireportuen Zerbitzuko irregulartasun guztiak jakinarazi genizkiolako. Gure Gobernuarekin aurrera jarraitzeko eta enpresaren funtzionamendua bermatzeko gaitasuna daukagu", adierazi du aireportu zerbitzuko langileen ordezkari Alfredo Chávezek.

Etekin ekonomikoa lortu arren kontratuan finkatuta zeuden inbertsioak egin ez izana egotzi die Moralesek enpresa espainiarrei, nazionalizatzeko argudio gisa. Langileak kexu ziren terminalak luzatzeko edo berrikuntzak egiteko inbertsioak ez zirelako egin, langileekin zorrak zituztelako eta enpresaburuek gehiegi kobratzen zutelako. 2012ko martxoan Anthony Alicastro gerenteak Evo Moralesek baino zortzi aldiz gehiago kobratu zuela (12.700 euro inguru) adierazten zuen agiria erakutsi zuten langileek.

Ekonomia boliviarrerako estrategikoak diren arloak Estatuak bere gain hartzeko politikari erantzuten dio erabakiak, gasarekin, mineralekin eta zerbitzu publikoekin egin moduan. Enpresa handien eta bankuen eraginik gabe, herrialdearen garapena Estatutik planifikatzea da asmoa.

Espainia, deseroso

Espainiako Gobernuak adierazi du Boliviarekin dituen harremanak berrikusiko dituela, "indar publikoz egindako okupazio" hauen aurrean. Hamar hilabetetan, espainiar enpresen esku zeuden zerbitzuen hirugarren nazionalizazioa da hau.

Boliviako aireportu zerbitzua Londresko multinazional batek hartu zuen 1999an. 2004an, Abertisek eta Aenak erosi zuten eta ordutik Espainiako enpresen esku zegoen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude