Blanca Marquesen hilketa salatzeko jende oldea atera da kalera Iruñean

  • Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako protesta izan zen iluntzean Iruñeko udaletxeko plazan. Nafarroako Gobernuak protesta jauregiaren parean egin zuen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 19an - 08:54
Hilketa matxistaren aurkako elkarretaratze jendetsua egin dute Iruñeko Udaletxe Plazan (argazkia: Euskalerria Irratia).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Bestelako gizartea eraiki behar dugu", nabarmendu du Nafarroako Gobernuko Lehendakariak. "Hilketa onartezina da", esan du. "Elkartasuna eta laguntza guztia izanen dute Blanca Marquesen familiak", nabarmendu du Uxue Barkosek. 

Iruñeko udaletxeko plaza mukuru bete zer emakumeenganako indarkeria guztiak salatzeko. Burlatako emakumearen hilketa gaitzetsi eta indarkeria matxistarekin nazkatuta daudela salatu zuten.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude