Nekazari bizkaitarrak protestara irten dira Bilbon, eta trafikoa moztu dute

  • Arabako eta Nafarroako nekazariek azken egunotan egin bezala, Bizkaikoak ere protestara batu dira ostiralean. Haiek bezala, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) malgutzea exijitzen dute: ekoizpen prezioak bermatzea, merkataritza askeko akordioen negoziazioak etetea, eta burokrazia arintzea dira, beste aldarrien artean.

Traktoreak San Mamesen, Bilbon. Patxi Gaztelumendi / ARGIA CC BY SA

2024ko otsailaren 9an - 09:40
Azken eguneraketa: 13:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EHNE eta ENBA sindikatuek deituta, Bizkaiko laborariek protesta dute gaur. Traktoreen martxak Durangaldetik, Mungialdetik eta Enkarterrietatik irten dira goizean goiz, eta Bilbon batu dira 10:30ak aldera.

Aurreikuspenak gainditu eta ehundik gora traktore elkartu direla adierazi dute.

Patxi Gaztelumendik ARGIAri bidali dizkio bideoak.

N-634 errepidean barrena egin dute ibilbidea Abadiñotik irten diren traktoreek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
Eguneraketa berriak daude