Arabako eta Nafarroako nekazariek azken egunotan egin bezala, Bizkaikoak ere protestara batu dira ostiralean. Haiek bezala, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) malgutzea exijitzen dute: ekoizpen prezioak bermatzea, merkataritza askeko akordioen negoziazioak etetea, eta burokrazia arintzea dira, beste aldarrien artean.
EHNE eta ENBA sindikatuek deituta, Bizkaiko laborariek protesta dute gaur. Traktoreen martxak Durangaldetik, Mungialdetik eta Enkarterrietatik irten dira goizean goiz, eta Bilbon batu dira 10:30ak aldera.
Aurreikuspenak gainditu eta ehundik gora traktore elkartu direla adierazi dute.
Patxi Gaztelumendik ARGIAri bidali dizkio bideoak.
N-634 errepidean barrena egin dute ibilbidea Abadiñotik irten diren traktoreek.