Bizkaiko kirolguneetako langileek greba hasi dute, hitzarmen duin baten alde

  • Azaroaren 10era arte luzatuko den greba hasi dute Bizkaiko igerileku, kiroldegi eta kirol-zelaietako langileek, lan baldintza duinak aldarrikatzeko. Bilbon, mobilizazioak egin dituzte astelehen goizean.


2019ko urriaren 28an - 12:53
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute greba, negoziazio mahaian jasaten ari diren "blokeoagatik", LABen oharrean irakurri daitekeenez. "Publikoki salatu nahi dugu enpresen jarrera, negoziazio mahaiaren bileretara joan ere ez direlako egiten eta negoziatzeko borondaterik ez dutelako. Salatu nahi dugu, halaber, sektoreko enpresak mehatxuak, errepresaliak, hertsapenak eta jazarpena erabiltzen ari direla beren langileekin. Egoera larria da, sektoreak dituen ahuldurak baliatzen ari dira enpresak mobilizazioak zigortzeko. Aldi baterako kontratazioa erabat bihurrituz. Argia da beraz, lan baldintzak iraultzea behar duela sektoreak. Bestalde, esan behar da Administrazioak azpikontratatutako langileen lan-baldintzak bermatzen dituzten erakundeek ez diotela jaramonik egiten gatazkan bitartekaritza-eskaera egiteari, euren enpresek aurrera eramandako jokaera mafiosoak babesten dituzten bitartean".

"Sektorearen profesionaltasunarekin bat datorren hitzarmena" eskatzen dute sindikatuek, "non soldata-igoerak KPItik gorakoak izan behar diren, kontratu guztietatik %80 lanaldi partzialekoak direnez erreferentzia-lanaldia ezarri behar den, eta lan egin beharreko jai-egunak hobeto saritu behar diren".

Astelehen goizean mobilizazioak egin dituzte Bilbon:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!