Bizkaiko Foru Aldundiak 600.000 euro gastatuko ditu laguntza sozialen kontrola areagotzeko

  • Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak aurkeztu du “laguntzak bai kontrola ere bai” kanpaina, laguntza sozialetan jarraipen estuagoa egiteko eta baldintzak berrikusteko. 600.000 euroko aurrekontua erabiliko da “16.000 prestazio eta 350 zentro baino gehiagotan zerbitzu horiek eta euren helburuak betetzen direla egiaztatzeko”.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko irailaren 13a

Rementeriaren arabera “Bizkaia gizarte solidarioa da eta aurrerantzean ere izaten jarraitu nahi du baina, aldi berean, erakundeek gizarte laguntzen kontrol handiagoa garatzea nahi du: laguntzak bai, kontrola ere bai.”

Dagoen iruzurraren gaineko daturik eman gabe egin du kanpainaren aurkezpena Rementeriak Isabel Sanchez Robles Gizarte Ekintza diputatuak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak lagunduta, bi sail hauetan eragina izango duelako planak.

2017-2019 urteetarako Plan Orokorraren barruan egingo dira berrikuspenak eta “benetan” behar duten pertsonei kalitatezko laguntza bermatzeko neurria dela esan dute.

Askotan izan da laguntza sozialen polemika azken urteetan. PPko Javier Marotok adibidez, "Laguntza Bidezkoagoak" elkartearekin bat egin zuen Gasteizko alkate zenean. Oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak, bereziki migratzaileak, seinalatu izan zituzten, dikurtso xenofobo bat plazaratuz.

Kanpainareko erabiliko duten kartela

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bizkaiko Foru Aldundia  |  Prekarietatea  |  Pobrezia  |  Xenofobia

Bizkaiko Foru Aldundia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-04 | ARGIA
3 milioi euro gehiago jasoko dituzte herri ekimeneko hedabideek erakundeetatik

Dirulaguntza eredu berria adostu dute Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru foru aldundiek eta herri ekimeneko hedabideen Hekimen elkarteak. Itunak 2019-2021 urteetarako balio du.


Ondo etorri Urdaibai paradisuaren gezur eta iruzurretara

Naturaren zaintzaren ikur da Urdaibai, baina ikusi nahi duenarentzat agerikoa da iruzurra. Gezurrak dira nagusi, pinudi eta eukalipto, txatarrazko lantegi, Panpako lezka, ur zikin eta turistentzako ekimen txikitzaileen artean.


2018-11-28 | ARGIA
MTVren San Mameseko kontzertuan 550.000 euro gastatu zituzten Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak

Azaroaren 3an Bilboko San Mames estadioan antolaturiko MTVren kontzertuak eragindako gastuen berri eman du Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde eta Ekonomia Garapeneko diputatu Imanol Pradalesek.


2018-10-31 | ESK sindikatua
Protestekin jarraitzen dute Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek

"Garbialdik bere eskaintza hobetu du, baina oraindik ez da gutxiengora heltzen. Orain, inoiz baino irmoago aterako gara mobilizazioetara, inoiz baino ozenago oihukatuko dugu eta lanbasak inoiz baino altuago altxatuko ditugu".


2018-05-31 | ARGIA
Euskal instituzioek Israelekin kolaboratzen dutela salatzeko mobilizazioak deitu dituzte Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak sortzen ari den SOSA enpresa israeldarrarekin hitzarmena sinatu du, eta atzera botatzeko eskatu diote hainbat erakunde eta kolektibok.


2018-02-09 | Juan Mari Arregi
EAJk faktura pasa dio ELAri

Duela gutxi jakin dugu EAJren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak sindikatuei eskatu dizkiela grebak egiteagatik ordainketaren bat jaso duten langileen nortasuna, abonatutako kopuruak, eta hala bada, 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietako erretentzio datuak. Hau da, Bizkaiko Ogasunak erabaki du euskal sindikatuen erresistentzia kutxa ikertzea.


2018-01-24 | ARGIA
MTVren sarietan euskarak toki "duina eta aproposa" izan behar duela gogorarazi du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak gutunak bidali dizkie Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiari, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuari eta Bizkaiko Euskara eta Kultura Foru diputatuari.


2018-01-23 | Andoni Mikelarena
1,5 eta 3 milioi euro arteko kostua izango du Bizkaiko Aldundiarentzat MTV sarien antolaketak

2018ko azaroaren 4an, BEC nazioarteko musika komertzialaren gune nagusi bihurtuko da. Milioika jarraitzaile izan ohi ditu MTV telebista kateak urtero banatzen dituen Europako Musika Sarien galak, aurten Bizkaian izango da.


2018-01-19 | Andoni Mikelarena
Usansolo Herria plataformak salatu du EAJk deskonexio prozesua "blokeatu" duela

Bizkaiko 113. herria izan nahi du Usansolok, hala erabaki zuten 2014. urtean egindako kontsultan eta 2017an egin zuten sinadura bilketan. Deskonexiorako bide orria adostu zuten alderdi eta instituzioekin, orain ordea EAJk prozesua blokeatu izana salatu du UHk.


2017-11-30 | Andoni Mikelarena
Jaurlaritza Iberdrolarekin negoziatzen ari da Lemoizko zentral nuklearreko lurrak bere esku utzi ditzan

Lurrak kudeatzeko baimena uztailean amaitzen zaio Iberdrolari. Otsailerako lortu nahi ditu ordea lurrak Eusko Jaularitzak, bertan arrain haztegi bat jarri nahi du martxan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude