Dia Supermerkatuak Bizkaian dituen langileek bi greba egun egingo dituzte Gabonetan. Lehenengoa bariku honetan izango da, abenduak 22an. Hurrengoa, berriz, 29an izango da.
Marka horren denda guztietako lan baldintzen aurka protesta egiteko helburua du grebak. Hura deitu duten sindikatuek adierazi dutenez, enpresa-batzordeak urteak daramatza Dia supermerkatuen metodoa konpontzeko lan egiten, baina, nahiz eta Lan Ikuskaritzan salaketak jarri, berdin jarraitu du denak.
Ricardo Currasek zuzendutako enpresarentzat ez da berria greba-deialdi hau, izan ere, beste eskualdeetan erabakia lehenago adostu zuten.
Langileek greba deitzeko prentsa-oharrean adierazi dutenez, "ordutegi aldaketa jarraiak jasaten ditugu, gure bizitzen bateragarritasunen aurka, soldata kaskarrekin, Bizkaiko lan hitzarmenak baino baxuagoak izanik".
Gainera, "behin eta berriro ixten dituzte lantokiak, hori dela eta sarritan kaleratzeak egoten dira", langileen ustez; eta itxiera horiek maiz aurretik abisurik gabe gertatzen dira, lanpostuak desagertzeaz gain ezegonkortasun sentsazioa areagotuz.
"Langile kopuru oso murriztuak eta lan ezegonkortasunak pertsonalaren gehiegizko txandaketa eragiten du" grebaren deitzaileen ustez. Horri gehitu behar zaio lanerako tresna eskasak dituztela, beharginak "arriskuan" jartzen dituztenak.
"Ez dituzte bajak betetzen, ezta lanaldi murrizketak eta oporrak ere, horregatik gure osasunaren kontra doazen lan erritmo oso biziak sufritzera behartuta ikusten dugu gure burua", azaldu dute. "Dendatik-dendako abisurik gabeko tokialdaketa jarraiak sufritzen ditugu, gure bizitzarengan duten eraginarekin. Aintzat hartzen ez diren aparteko orduak. Eta gure lizentzien desagerpena, gehiegizko lanaldiak balira bezala hartuak".
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]