Bizitzaren "defendatzaileak"

  • Zenbat aldiz entzun diegu iraganean hainbat politikari eta patronalari indakeria gaitzesten, guztiaren aurrean bizitza defendatu behar dela argudiatuz? Bada orain, interes ekonomikoak lehenetsi dituzte bizitzaren gainetik eta industria-jarduera geldiaraztearen aurka agertu dira. Hori bakarrik ez, gainera datorkigun krisiaren kopla-buruak ere aurkitu dituzte: osasuna bermatzeko produkzioa gelditu nahi duten sindikatu, alderdi eta langileak, hain zuzen.


2020ko apirilaren 01an - 17:04
Koldo Mediavilla jeltzaleak artikulu polemikoa idatzi du jarduera produktiboa guztiz etetera daudenen kontra (arg: Hamaika).

Zenbat aldiz, ETAren jarduera armatuaren garaietan, Espainiako Estatu osoko politikari zein enpresaburuei entzun izan diegu bere indarkeria gaitzesten, guztiaren aurrean bizitza defendatu behar dela argudiatuz. Besteak beste, Euskal Herrian, Urkullu, Ortuzar, Mediavilla eta Tapia bezalako pertsonei eta euskal patronaletako presidente eta kideei entzun dizkiegu halako hitzak. Bada, gaur, munduan eta baita Euskal Herrian ere milaka hildako uzten ari den pandemia honen astindu hilgarriarekin, badirudi ez zaiela axola hainbeste jenderen bizitza, eta hura galdu dezaketen beste askorena ere ez.

Izurrite honen hasieratik, aipatutako politikariak eta patronalak funtsezkoak ez diren euskal industria-jarduera geldiaraztearen aurka agertu dira, sindikatu eta alderdi abertzaleen, euskal prentsaren –horien artean hedabide hau– eta kasu batzuetan planto egin eta lantokiak geldiaraztera iritsi diren langileen iritziaren aurka.

Baina ikusten denez arestian aipaturiko pertsona horiek, interes ekonomikoak lehenetsi dituzte bizitza eta laneko osasunaren gainetik, eta horregatik agertu dira Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka –honek, dena den, azkenean hainbat nabardura egin ditu eta gutxieneko produkzioarekin segitu ahal izango dute euskal enpresek–.  

Haserretu ez ezik, datorrenari aurrea hartu eta "hurrengo egunerako" kopla-buruak bilatu nahi dituzte, pandemia honek ekarriko dizkigun ondorio ekonomikoengatik. Haiek eskuak garbitzen dituzte jada, eta funtsezkoa ez den euskal industria-jarduera gelditzearen aldekoak izango dira gainera datorkigun krisi ekonomikoaren benetako erantzuleak.

Lotsa ematen du ikusteak gaur egun gobernuan dauden ordezkari politikoak patronalekin bat egiten kapitalaren interes ekonomikoak defendatzeko. Ez zaie bizitza axola. Gutxiengo baten zerbitzura dagoen negozioa interesatzen zaie. Herritarrek ez dute hori ahaztu behar. Bitartean, bizitzaren defendatzaile, bai, baina Zaldibarren bi langilek desagertuta jarraitzen dute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude