Bizitza duinen alde, lanak eta ondasunak banatu


2021eko maiatzaren 02an - 10:26

Duela urtebete gutako gutxi batzuk bakarrik egon ahal izan ginen kaleetan Maiatzaren 1ean eta aprobetxatu genuen argi eta garbi esateko normaltasun berria deitu zioten horrek balio ez zitzaigula, haien errezetek, konponbide partzialek eta politikek balio ez zizkigutela, non gutxi batzuk baino ez diren sartzen, betikoak; ez genuela normaltasun berririk nahi, ezartzen ziguten normaltasun zaharra ere ez baikenuen onartzen. Bere heteropatriarkatuaren normaltasuna, kapitalismoaren normaltasuna, makaltzen gaituen normaltasuna, gure lanpostuetan gaixotzen eta hiltzen gaituen sistema baten normaltasuna, gustatzen ez zaien zerbait esaten duen pertsona ororen aurkako errepresioaren normaltasuna, planetarekin eta bertan bizi garen pertsonekin aurka egiten duen kapitalismo basatiaren normaltasuna. Gaur, plaza honetan bertan, berriz ere ezetz esaten diegu, nekatuta gaudela beren normaltasun nazkagarri honetaz, sistema honek ez digula balio eta hemen gaudela dena aldatzeko, behingoz, pertsona ororen bizitzek beren onura nazkagarriak baino gehiago balio izatea normalena izan dadin, gure bizitzak baitira erdigunean egon behar dutenak, eta denok, gatozen lekutik gatozela, gure lekua dugun sistema bat nahi dugula.

COVID-19a gure bizitzetara iritsi zen, gaixotasun eta heriotza errekasto bat atzean utzita, eta hau guztia administrazioek ezarritako neurri murriztaileekin batera sortutako egoerak, gu guztiongan eragiten duen beldurra, nekea eta sufrimendua begi-bistakoak dira. Osasun krisiari krisi ekonomikoa eta krisi soziala gehitu zaizkio, eta horrek panorama negargarri bati aurre egitea eragiten du. Baina ez da adoregabetasun eta etsipenean erortzeko unea. Hauxe da, hain zuzen ere, haiei aurre egiteko unea, indarrak batzeko eta langileoi ezertarako balio ez digun eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko borroka egiteko unea.

Pandemia honek sistemaren aurpegirik bihotzgabeena erakutsi digu, sistema bidegabe eta ankerra, baina beste gauza asko ere erakutsi dizkigu. Elkartasunaren balioa erakutsi digu, gauzak elkarrekin egiten ditugunean dugun indarra, bizitzari eusten diotenak gure kideak direla, publikoaren balioa, inor atzean utziko ez duen kalitatezko osasun eta hezkuntza publikoaren garrantzia eta zaintza-sistema publiko bat sortzeko beharra.

Bere gogortasunarekin bizitzen ari garen egoerak berretsi baino ez du egin hainbeste urtetan salatzen eta eskatzen aritu izan garena. Ikusi dugu Estatua gai izan dela milaka milioi euro mobilizatzeko ERTEen bidez. Zenbait enpresarentzat aurreikuspen handirik gabeko laguntza izan zitekeena, beste hainbeste diru-kutxa publikoan eskua sartzeko aprobetxatzen ari dira. Laguntza orokortu horrek elkarrekikotasun klausula bat izan behar zuen, baina enpresa bakar batek ere ez du mailegatutako dirua kontrataziotan itzultzen edo duten lana banatzen. Alderantziz, oztopo bat balira bezala langileak alde batera uzten ibili dira, begirunerik gabe eta gobernuak eman zien legezko aterkipean. Lanaren banaketa egunetik egunera eskatzen da, premiazkoa eta behar-beharrezkoa. Argi daukagu langileak ez direla soberan daudenak, eta, aitzitik, errealitateak erakusten diguna da lanorduak eta kontsumismoa soberan daudela. Laguntzak eskatu zituzten enpresa horiek guztiek, zergatik ez dute orain berea ematen langile orok baldintza duinetan dauden formuletan gure lekua izan dezagun? Hain zaila al da lanaldiak murriztea guztiok lan egin dezagun, pertsona gisa, eta ez kontsumitzaile huts gisa, benetan asebeteko gaituen bizitza bat eskuratzea ahalbidetuz? Formula asko daude lanaldia murrizteko, ez du zertan egunerokoa izan behar, helburua pertsona guztiek bizitza duina izan dezaten ahalbidetzea da azken finean. Azken aldiko gobernurik aurrerakoiena omen den hau, ez ditu milaka pertsona kalean uzten dituzten aparteko orduen inguruko abusuak debekatu; ez du esku hartu langileria hiltzeko arriskuan jartzen duten enpresa guztietan, eta langileriaren interesetatik oso urrun jarraitzen du. Eta zer esanik ez ordezkaritza politikaren kalkulu alderdikoietan sartzen ez diren sektorerik babesgabetuenei buruz; batzuei ustiatzen jarraitzen den bitartean beste batzuei egunez egun bizirik iraun behar izatea onartzen duten legeak baimentzen dituztelarik. Horregatik, Maiatzaren 1 honetan, egungo eredu soziala eta lan harremanetako eredua gaitzesteak betiko zentzua izaten jarraitzen du; izan ere, hori ez da gaitasun kontua, hau borondate politikoaren kontua da, eta ez badute, eduki dezaten lortu beharko dugu.

Borondate politikoaren kontua da, halaber, lan-erreformak behingoz indargabetzea, eta gure pentsiodunek bizitza duinak izatea bermatuko duen pentsio sistema publiko bat defendatzea, bide batez, pentsioetan dagoen genero arrakalarekin bukatuko duena.

Pandemia hasi zenetik, Europako Batzordeak ekonomia berreraikitzeko inbertituko dituen ehunka mila milioi euroei buruz hitz egiten entzuten ari gara. Ezer gutxi esan digute, ordea, ez dela doako dirua izango. Berreraikuntzarako funtsaren zati handi batek mailegu itxura du, eta Espainiako estatuak lan merkatuaren eta pentsio sistemaren egiturazko erreformak egiteari lotuta dago. Nafarroako eta Espainiako alderdiek mirari bat balira bezala espero dute milioi zaparrada hori. Hala ere, langileok xantaiarik onartu ezin ditugula argi daukagu. Guretzat ez dago berreraikuntza ekonomikorik berreraikuntza sozialik gabe, guretzat ez dago krisirako irtenbiderik eskubideetan aurrera egin gabe.

Horregatik, Maiatzaren 1ean, berriro diogu une hau gurea denaren alde borrokatzeko unea dela, gure bizitzak beren interesen aurretik defendatzeko unea, kaleak berreskuratzeko unea. Maiatzaren 1ean CGT, STEILAS eta ESK sindikatuok Iruñeko kaleak beteko ditugu berriz ere elkarrekin Errekoletasetik goizeko 12:00etan aterako den manifestazioan bizitza duinak nahi ditugulako bizitzea merezi duten bizitzak.

* (Iratxe Alvarez Reollo ESK-ko kidea da eta berarekin batera sinatzen dute artikulu hau CGTko Eneko Páez Orejak, eta Steilaseko Iñigo Barace Tapiak)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Eguneraketa berriak daude