“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren ageriko isla da, zalantzarik gabe.
2013ko urriaren 9an hasi zen dena. Orduan ere Hezkuntza sailburu zen Cristina Uriarte andreak Heziberri 2020 plana aurkeztu zuen. Plan horrek hiru egitasmo izango zituen: marko pedagogikoa, dekretu curricularrak eta Euskal Hezkuntzaren Legea. Aurreko legegintzaldia zen eta Bilbon LOMCEren kontra eta Hezkuntza Sistema Propioaren alde antolatuko zen manifestazio nazional handienaren bezperetan aurkeztu zuen Sailburuak bere plan izarra.
Egun hartan, jendearen iritzia manipulatu nahian, EAJren interesekin lerrokatzeko asmoz, gaur arte Hezkuntza Sailak luzatu duen marketing kanpaina iraunkorrari hasiera eman zitzaion. EAJren karga ideologikoa barnebiltzen duen planari eman zitzaion hasiera. Hezkuntza helburu merkantilista, zentralista eta autonomistan kokatzen duen plana. Izan ere, hezkuntza komunitateko eragile gehienek, ikastetxeetako zuzendaritzek, langileek, ikasleek, familiek eta abar luze batek kontrakoa esan badugu ere, Cristina Uriarteren ahotan lelo bera entzun dugu bost urtez: “Heziberri 2020 guztion adostasuna duen egitasmoa da”. Gezurra bere horretan. Berriz ere Gorka Urbizuri hitzak lapurtuz, “betiko leloaren betiko leloa!”.
Urteak aurrera, Uriarte bere horretan mantendu da. Heziberri garatzen jarraitu du, autonomismoan sakontzen eta LOMCE aplikatzen. Eta inongo elkarrizketarik gabe Hezkuntzaren aldeko Akordioa. Akordioaren Oinarriak dokumentuaren eztabaida prozesuri ekin zion Sailburuak.
Joan den astelehenean Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean aipatu dokumentuaren inguruko eztabaida monografikoa egin zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistemarentzat mugarri garrantzitsua izan zitekeen eguna, guztiz bestelako izan zen. Tramite hutsa.
Prozesua hutsaren hurrengoa izan da. Hezkuntza Sailak gidatu eta kontrolatu du. Hezkuntza Sailak zehaztu du forman eta edukian zer, nola eta nork landu. Cristina Uriarteren ahotan, baina, lelo bera: “dokumentuak hezkuntza komunitatearen babes zabala dauka.” Legebiltzarrera heldu denean ere, gauza bera, goiz bateko alderdien arteko eztabaidarekin dokumentua itxi eta Legebiltzarraren babesa duela “saldu” nahi izan du Uriartek.
Urteak aurrera, Uriarte bere horretan mantendu da. Heziberri garatzen jarraitu du, autonomismoan sakontzen eta LOMCE aplikatzen. Eta inongo elkarrizketarik gabe “Hezkuntzaren aldeko Akordioa. Akordioaren Oinarriak” dokumentuaren eztabaida prozesuri ekin zion Sailburuak
Edukiak guztiz larriak dira. Argi esan behar da eta suposatu dezakeen gordintasun guztiarekin. Dokumentuak jaso dituen edukiak erabat kaltegarriak dira euskal hezkuntza sistemarentzat. EAJk PSEren zein PPren eskutik nahi izan du aurrera egin. Legebiltzarreko batzordean EAJko ordezkariari entzun nion esaten ez zuela ulertzen herri honetako bigarren (EH Bildu) eta hirugarren indarrak (Elkarrekin Ahal Dugu) nolatan gelditu ginen Akordiotik kanpo. Nik ulertzen ez dudana da nola EAJk ez duen nahi izan herri honetako 2. zein 3. indarrekin inongo akordiorik bilatu; nola EAJk ez duen inongo momentutan EH Bilduren iritzia ere entzun nahi izan; nola EAJ ez den inongo momentutan EH Bildurekin harremanetan jarri; are larriagoa, nola EAJk, non eta hezkuntzan, herri honetako azken indar politikoekin zein erabakitzeko eskubidea zuzen zuzenean ukatzen digutenekin eta LOMCE inposatu digunarekin egin duen akordioa, PSE eta PPrekin; eta nola akordio horren sostengatzaileetako bat Pablo Casadoren alderdia den, hain zuzen “Espainiak ez ditu hamazazpi hezkuntza sistema behar, bakarra behar du” harro adierazi zuena. Hori da larriena.
Ezarri zaigun hezkuntza sistemak porrot egin du, eta porrot hori letra larritan nabarmendu behar dela deritzot. Ikastetxeen azpiegituretan arrakalak, itoginak, leku estalien falta… Jantokien aferarekin Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat irekita dago eta kalitatea gero eta txarragoa da, irakasle eta zuzendaritza taldeen egonkortasuna erabat ezegonkorra da, euskara gaitasunak inoizko datu txarrenak lortu ditu eta ereduen sistema zaharkitu hau D ereduko ikastetxeetan ere ez da gai ikasle guztiak behar bezala euskalduntzeko, ikasleen arteko arrakala sozio-ekonomikoa gero eta nabarmenagoa da, pairatzen ari garen tramite burokratikoen kudeaketarako denbora-dedikazioa jasan ezina da, segregazio mota ezberdinek gure sistema guztia bustitzen ari dira, eta abar luze bat.
Hezkuntza sistema honek pitzadurak besterik ez ditu eta egoera honen aurrean, berriz ere Berri Txarrak gogoratuta, zer egingo du Hezkuntza Sailak, “bizi ala iraun?”. Herri burujabe bezala bizi ala menpeko erkidego gisa iraun? Desoreken sortzaile den sistema honen ustezko konfort egoera mantendu edo eraldaketaren alde etorkizunean zer nolako hezkuntza sistema berri, publiko eta burujabea izango dugun adosteko herri-estrategia adosteko lanetan murgilduko da?
EH Bildun argi dugu berandu baino lehen Euskal Hezkuntzaren Lege berri bati bide emango dion Hezkuntza Akordio tinkoa behar dugula. Hezkuntza Herri zutabea dela ados bagaude, gure herriak dituen eztabaida garrantzitsuenetakoa dela ezin dugu ukatu. Beraz, Herri akordioa behar da gai honetan ere. Gure hezkuntzak bizi behar du. Egun errotua dagoen parametroetatik atera eta bizi dadin bultzatu behar dugu, denok. Ezin dugu gure herria irautera kondenatu. Izan ere, jada agortua dagoen hezkuntzako euskal oasia ez da existitzen eta bulkada berria eman diezaiogun hezkuntza komunitate osoaren zein EH Bilduren eskutik, ere, etorriko da.
Eta honetarako akordio zintzoa eta ezinbestean hezkuntzaren ikuspegi zabalena landuaz, komunitate guztiaren artean adostasunak bilatuko dituena, bai hezkuntza formaleko agenteekin baina baita ere hezkuntza ez formalean dabiltzanekin ere. Betorik gabeko prozesu sakona. Gainera, balizko Lege berri horren markoak, oinarrian, Estatus Politiko berrirako Autogobernua Eguneratzeko Ponentzian definitutako “hezkuntza eskuduntza esklusiboak” -III. oinarria. Eskumenak atala- garatuko beharko ditu ezinbestean. Lan honi ekingo diogu. “Denbora da poligrafo bakarra”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]