Ingurumen arloan dituen lehentasunak ezartzeko baliatuko duen “Euskadiren Ingurumen Egoera 2020” txostena aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Hamaika bektore aztertu ditu txostenak eta oro har bilakaera ona dela dio, baina biodibertsitateari, hondakinei eta klima-aldaketari lotutako datu eta joerak hobetu behar direla azpimarratu du.
2002tik monitorizatzen ditu Jaurlaritzak ingurumenaren egoera adierazten duten hamaika aldagai: ura, airea, klima-aldaketa, zarata, biodibertsitatea, baliabide materialak, hondakinak, lurzorua, ekonomia eta ingurumena, herritarrak eta ingurumena, eta tokiko ingurumena.
“Oro har, progresio positiboa ikusten da”, dio azterketak. Hala nola, txostenaren arabera lurpeko uren, bainatzeko uren eta kontsumorako uren egoera ona da; aireari dagokionez “murrizten ari dira emisio kutsatzaileak, eta, aldiz, hobetzen ari da airearen kalitatea”; lurzoruari lotuta, “kutsatuta egon litezkeen kokalekuen guztizko azalera %64 murriztu da, 2010eko datuekin alderatuta”; “materialen etxeko kontsumoa jaitsi egin da Euskadin, eta horrek pentsarazten du posible dela ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasangarriago eta efizienteago bat lortzea, baliabideak aprobetxatuko dituena”; eta arlo ekonomikoan, “desakoplamendu nabarmena ageri da barne-produktu gordinaren eta ingurumen-adierazle nagusien artean”.
Berotegi-efektuko gasak eta kontserbazio eskasa duten habitatak
Klima aldaketa kontuan hartzen badugu, “energia berriztagarrien kuota areagotu egin bada ere, egonkortu egin dira berotegi-efektuko gasen emisioak, eta euskal garraioak oraindik ere emisio handiak egiten ditu”. Biodibertsitateari dagokionez, “interes komunitarioko habitaten %69k kontserbazio-egoera eskasa du, eta egoera txarrena dutenak duna-ekosistemak, kosta-ekosistemak, aintzira- eta urmael-ekosistemak eta baso-ekosistemak dira”. Gainera, egonkortu egin da hondakinen sorkuntza, eta ekoizpenetik eta kontsumotik eratorritako hondakin guztien birziklatze-tasa Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik dago.
Ibilgailuen gehiegizko zarata jasaten du biztanleen %60k
Zarata ez du hobetu beharreko bektoretzat hartzen txostenak, ingurune-zarataren eraginpean dagoen biztanleriaren tasa Europakoa baino urriagoa dela argudiatuz, baina datuak kezkagarriak dira, nolanahi ere: “Hiru hiriburuek zarata-maila handia dute oraindik ere. Egunean zehar gehiegizko ingurune-zarataren eraginpean dagoen biztanleriaren tasa %17 da, eta % 19 gauez. Biztanleen ia %60k jasaten du Europako legerian ibilgailuen zirkulazioak eragindako zaratarako ezarritako muga maximoa baino gehiago (55 dezibelio)”.
Txosten osoa lotura honetan irakur dezakezu.
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.