Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi ondoren Nafarroako Gobernuak Geoalcali enpresari emandako baimena. Meateagiaren aurkako zenbait plataformek salatu dute irregulartasunak egon direla proiektuaren espedienteen tramitazioan.
Geoalcali enpresaren jabe den Highfield Resources multinazional australiarrak albiste txarrak jasotzen jarraitzen du: 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi bazuen Nafarroako Gobernuak Zangozako (Nafarroa) Muga meategiari potasa ustiatzeko emandako baimena, asteartean proiektua finantzaketarik gabe geratu da. Izan ere, talde australiarrak 2024ko irailean hitzarmena egin zuen Txinako Qinghai enpresarekin eta beste zenbaitekin, zenbait proiektu finantzatzeko –tartean Muga proiektua– 257 milioi euro jartzeko, baina enpresak atzera egin eta uko egin dio inbertsio horri.
Inbertsio horri uko egiteko arrazoietako bat proiektuak dituen baimenak dira. Izan ere, inbertitzaile txinatarrek finantzaketa emateko baldintza gisa jarri zuten meategiak potasa ustiatzeko baimen guztiak edukitzea, baina Nafarroako Justizia Auzitegiak baliogabetutako lizentziaz gain, Muga egitasmoak ez du Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko Ministerioak proiektuak ingurumenean izango lukeen eraginari buruzko txostena. Finantzaketaren akordioa iragarri zuten unean Geoalcaliko kontseilari ordezkari zen Ignacio Salazarrek ere dimisioa eman zuen maiatzean.
Meategiaren aurkako plataformen salaketak
Egitasmoa aurkeztu zenetik, Muga meategiaren aurkako zenbait salaketa egin dituzte plataforma ekologistek: esaterako, Nafarroako Justizia Auzitegiak meategiari potasa ustiatzeko baimena baliogabetzeko ebazpena Sustrai Erakuntzak eta Ekologistak Martxanek jarritako helegitea aintzat hartuta eman zuen. Zehazki, helegite horretan zalantzan jarri zuten Nafarroako Industria Departamentuak Zangozako ustiaketa proiektuari baimena emateko erresoluzioaren legezkotasuna, eta auzitegiak hein batean arrazoi eman zien talde ekologistei: "Proiektua zatitu egin da eta hori Zuzenbidearen kontrakoa da", zioen epaiak.
Horrez gain, helegitearen bultzatzaileek salatu zuten inongo momentutan ez dutela izan "sarbide publikorik" meatzeak eragingo lituzkeen kalteak saihesteko Geoalcalik ustez hartuko dituen neurriei buruzko informaziora. Besteak beste, ingurumen kalteak eta arrisku geologikoak aipatu zituzten: lur hondoratzeak, sismikotasun induzitua, garraioari loturiko arazoak eta ibai eta akuiferoei eragindako kalteak.
Cerdan auziaren abiapuntuan?
Ingurumenean izango lituzkeen eraginez gain, baimenen tramitazioan irregulartasunak dauden susmoak adierazi dituzte zenbait plataformek. Muga Meatokiaren Aurkako Plataformak, Ekologistak Martxan taldeak eta Sustrai Erakuntzak eskaera bat erregistratu zuten abuztu hasieran, Nafarroako Parlamentuan, eta parlamentuko taldeei auzi hori gehiago ikertzeko eskatu zieten. Izan ere, azken hilabeteetan argitara atera den Cerdán auziaren abiapuntuan egon daiteke Muga meategiaren proiektua. Guardia Zibilaren txostenaren arabera, egitasmo horretan ezagutu ziren Cerdán auziko protagonistak, 2015ean: Santos Cerdán bera eta Koldo García.
Horregatik, plataforma ekologistek abuztuan salatu zuten irregulartasunak daudela meatokia ustiatzeko espedienteen tramitazioan, "bitartekarien interesak eta mugimenduak direla eta" kutsatuta egon daitekeelako.
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.
Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.
Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.