Bina urteko kartzela zigorra ezarri diete Iruñeko istiluengatik auzipetutako lau gazteei

  • 2017ko martxoaren 11n Iruñean Errepresioari Autodefentsa dinamikak deitutako manifestazioaren ostean gertatutako istiluetan parte hartzea leporatzen zaie. Maiatzaren 21 eta 23an egin zen epaiketa, eta gaur egin da publiko sententzia.


2018ko ekainaren 01an - 16:44
Auzipetuei babesa agertzeko Errenterian egindako elkarretaratzeetako bat (Jon Urbe / Foku)

Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzi du istiluok ez direla “terrorismo” ekintzak, eta “desordena publiko” delituengatik bina urteko kartzela zigorrak ezarri dizkie Asier Petrirena, Ruben Iglesias eta Endika Etura errenteriarrei eta Julen Pardo beasaindarrari. Auzitegiak larrigarriak ezarri dizkie ebazpenean, manifestazio jendetsu batean eta aurpegia estalita “objektu mingarriak eta artefaktu piroteknikoak” erabiltzeagatik.

Altsasuko kasuan nola, kasu honetan ere Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du fiskaltzaren eskaria, zeinak “terrorismo delitua” leporatuta zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen zuen auzipetu bakoitzarentzat. Epaimahaiak manifestazioan “talde jakin baten edo antolakunde terrorista baten parte hartzea” egon izana ez dela frogatu adierazi du, ezta manifestazioaren ildo ofiziala zein den. Manifestazioa “deitu zuten erakundeen eta hauek ETA antolakunde terroristarekin zeukaten loturaren” gaineko daturik ere ez dela existitzen gehitu du.

Lau gazteak istiluen egunean atxilotu zituzten, eta ia zortzi hilabete egin zituzten Iruñeko espetxean preso. Iazko azaroan behin-behineko askatasunean irten ziren espetxetik, epaiketa iritsi zain.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude