Udaltzainak arrazializatutako bost pertsonako taldearengana hurbildu, horietako bati identifikatzeko eskatu, eta kolpeka hasi zitzaizkiola jasotzen du salaketak. Gertakaria “arraza beltzekoak gaizki tratatzea, makurraraztea eta beldurtzea” xede duten poliziaren eraso errepikakorren artean kokatu dute.
Bizkaiko SOS Arrazakeriak jazo eta publikatu du larunbatean, hilak 12, gertatutakoaren salaketa. Bertan jasotzen denez, Bilboko Udaltzaingoaren partetik kutsu arrazistadun abusu poliziala bizi izan zuen arrazializatu talde batek.
Gertakizunak larunbat arratsaldeko 18:00ak aldera jazo ziren, Bilboko Zabala auzoan. Testiguek azaldutakoaren arabera, bost pertsona zeuden bildurik, maskara soinean eta bi metroko segurtasun distantzia mantenduz, eta halako batean hiru polizia autok osatutako patruila bat gerturatu zitzaien. Udaltzainek beraietako bat interpelatu omen zuten erretzen ari zelako –behean atxikita doan bideoan aditu daitekeenez, “ustez” porru bat erretzen ari delako–, eta identifikatzeko eskatu. Zehaztu dutenez, erretzaileak bere identifikazioa gordetzen zuen diru-zorroa luzatu zien, baina hala ere udaltzainek paretaren kontra jartzeko agindu zioten, eskuak altxatuta eta hanka zabalik.
Salaketan jazotzen denez, identifikatutako gizonak agenteei eskatu zien publikoan ez arakatzeko, eta udaltzain bat bizkarrean eta hanketan kolpeka hasi zitzaion. Kaltetuak erresistentziarik jarri gabe, udaltzainak kolpeka jarraitu zutela azpimarratu dute, harik eta testigu gehiago hurbildu arte. “Une horretan nire telefonoa atera nuen eszena grabatzeko, talde arrazista eta biolentoa abusuaz jabetu zen arte, eta lotsaturik egiten ari zirena egiteari utzi zioten arte”, irakur daiteke salaketa idatzian.
Gertakaria kasu isolatu bat izatetik urruti, errepikakorrak diren eraso arrazisten artean bat gehiago dela argi utzi dute: “Nazkatuta gaude justiziaren inpunitate guztiaz gertatzen diren poliziaren esku hartze arrazistez, zeintzuek helburu gisa duten arraza beltzekoak gaizki tratatzea, makurraraztea eta beldurtzea, zer eta Bilboko marjinatuenak direnean”.
Testiguek grabatutako bideoa:
Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.
Irailaren 21eko goizaldean, herritar bat labankadaz hil zuten Bilboko Solokoetxen. Hurrengo egunetan luze jorratu zuen gertaera El Correo egunkariak. “Matxetez” egindako borroka baten ondorio izan zen heriotza aurrenik; labankada bakar baten ondorio gero. Bi talderen... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]