Bilboko Udaleko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko langile bat haurdun egoteagatik kontraturik gabe utzi zutela eta, ELA sindikatuak publikoki salatu zuen udalaren jarrera. Orain udalak dio, legedia kontsultatuta, langileari kontratua egitea dagokiola.
Bilboko Udaleko Giza Baliabideen arloak erabaki du haurdun egoteagatik lanik gabe utzitako suhiltzaileari kontratua egitea. Hala jakinarazi du ELA sindikatuak.
Lan-osasuneko protokoloei jarraituz, suhiltzaileari zegokion bere baldintzetara egokitutako lanpostu batera berregokitzea; baina, Bilboko Udalak lan-poltsak kudeatzeko irizpideei jarraituta, kontratu gabe utzi zuen. Haurdun egonda, ezin duela suhiltzaile-lanik egin, argudiatu zuen Bilboko Udalak..
Orain jarreraz aldatu du Bilboko Udalak eta, egungo legedia kontsultatuta, kontratua egitea dagokiola erabaki du. ELAK adierazi duenez, Bilboko Udalarekin hainbat bilera izan bazituen ere ez zen jarrera aldaketarik izana, baina azkenik Udalak erabakiz aldatu duela ikusita pozik azaldu da sindikatua eta “ekintza sindikalaren fruitua” dela aldarrikatu du.
Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.
Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]
LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]
Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.