Bilboko txabolismoa hizpide duen liburua kaleratu du Iñigo Lopez historialariak

  • Bilboko etxola batean izeneko lana argitaratu du Iñigo Lopezek. Liburuan 1940-1960 urteen artean Bilbon izandako etxola-auzoen fenomenoa azaltzen da, garai hartako biztanleen testigantzetatik abiatuta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 1ean - 13:40
Azken eguneraketa: 15:42
Irudia: Geuria
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tene Mujika bekaren laguntzarekin argitaratu du Iñigo Lopez Simon historialariak Bilboko etxola batean liburua (Elkar Argitaletxea). Lanean XX. mendearen erdialdean hirian izandako txabolismoa aztertu du egileak, garai hartan auzo horietan bizi izan ziren biztanleen testigantzen laguntzarekin.

Txabola auzoak 1940. hamarkadatik aurrera Bilbora “etorkizun hobe baten bila” heldu ziren etorkinek eraiki zituzten eta gehienak hiriaren inguruko mendietan aurkitzen ziren. Bere garaian ezagunak izan ziren besteak beste, gaur egun Guggenheim museoa dagoen Ingelesen Zelaia edota San Inazio auzoaren gaineko Banderas eta Cabras mendiak. 

Hona hemen liburuaren sinopsia:

“Etengabe handitzen eta aberasten ari zen hiria zen Bilbo 1950eko hamarkadan, urte horietako hazkunde ekonomikoari eta industrialari esker, baina hazkunde horrek bazituen bere argi-ilunak; besteak beste, Bilbora lan bila etorri eta, etxebizitza duinik eskuratu ezinik, etxola bat eraiki eta bertan bizitzea erabakitzen zuten familiak.”


Irakurri gehiago: Historia Bilbo Euskal Herria Bizkaia
Historia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 4
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...