Bilboko Justizia Jauregian kateatu dira Ernaiko kideak justizia patriarkala salatzeko

  • Sistema judizialaren “izaera matxista eta zapaltzailea” salatzeko, Ezker Abertzaleko gazte antolakundeko hainbat emakume* Buenos Aires kaleko Justizia Jauregiaren ateetara kateatu dira.


2018ko azaroaren 21ean - 09:45
(Argazkia: Topatu.eus)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Injustizia patriarkalari ateak itxi. Neska* gazteok autodefentsa feminista" lemapean egin dute ekintza asteazken goizean. Ekintzan parte hartzen ari ziren gehienak eraikinaren ateetara lotuta zeuden bitartean, pintura gorriz busti dira bi.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren ataritan egin dute ekintza, nahiz eta borroka feminista urteko egun guztietan egin behar dela azpimarratu duten: “Azaroaren 25ean eta egunero, gora borroka feminista!”.

“Batzuetan biktimizatu egiten gaituzte epaileek, bestetan, jasandako erasoaren erantzule egiten gaitu eta erasotzaileak babesten ditu. Behin eta berriz esan digu ez gintuela sinesten, gu babestea beste eginkizunik behar ez lukeen epaitegiak!”, salatu dute sare sozialetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!