Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

  • Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako. Enpresa horiek etxebizitzarekin negozioa egin dute, 2 milioi eurotik gorako luxuzko etxebizitzak zein etxebizitza “eskuragarriak” salduz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 18an - 17:32
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Etxebizitzaren negozaiziaoren aurka, Euskal Herriko Etxebizitza sindikatuek protesta egin dute asteburuan Bilboko Higiezinen Azokan. Han bildutako agenteek etxebizitzarekin egiten duten negozioa salatu dute, eta etxebizitzaren arazoa ezin dela negozioa indartuz konpondu aldarrikatu dute.

Higiezin-aretoaren sustatzaileen artean Kutxabank eta Pisos.com enpresak daude, eta bertan izan dira EAEko hainbat enpresa sustatzaile eta higiezinen agentzia ere.

Horiez gain, El Correo bezalako hedabideak eta instituzio publikoak ere bildu dira azokan. Ekimen horrek argi uzten du politikari profesionalek, hedabideek eta espekulatzaileek etxebizitzarekin negozioa egiteko kolaboratzen dutela.

Exebizitza eskubidearen alde eta negozioaren aurka abenduaren 14an Bilbon mobilizatzera deitu dute. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Bilboko Plaza Eliptikotik.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...