Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen diote emakume bati kaleko saltzaile bat Poliziaren aurrean babesteagatik

  • 2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.

Abuztuaren 27an Bilboko "manteroek" beraien kontrako jazarpena salatzeko egindako mobilizazioa. Ecuador Etxea

2025eko maiatzaren 26an - 09:28
Azken eguneraketa: 11:47

Ekainaren 3an egingo da emakumearen kontrako epaiketa, Bilboko Zigor Arloko 3 zenbakiko Auzitegian, Naizek jaso duenez. Agintzaritzarne aurkako atentatua eta lesioak eragitea egozten dio akusazio partikularrak, gertaeretan parte hartu zuen udaltzainetako batek. Fiskalak urtebeteko espetxe zigorra eskatzen du emakumearentzat.

Kale salmentaren aurkako polizia operatibo batean, sailtzaile baten aurka egin zute bi udaltzaink 2023ko abuztuaren 9an, 20:45 inguruan. Auzipetutako emakumeak poliziei beren jarrera aurpegiratu eta saltzaileari laguntza ematen saiatu zen, eta atxilotu egin zuten hainbat tira-biraren ostean.

Ertzaintzaren sindikatu Esanek, biharamunean, mezu bat zabaldu zuen esanez udaltzain batek eraso bat jasan zuela "araudia betez bere lana egiten zuen bitartean", eta ospitalera eraman behar izan zutela. Udalak Esanen bertsioarekin bat egin zuen. Adierazi zuen emakumea atxilotu zutela, eta, horrek agenteari buruan emandako ostikada baten ondorioz, garezurreko traumatismoko ospitalean artatu behar izan zutela udaltzaina. Juan Mari Aburto alkateak "babes eta elkartasun handiena" helarazi zion agenteari eta "gaitzespenik gorena" emakumeari. 

Epaiketa ekainaren 3an 

Bilboko Zigor-arloko 3 zenbakiko Auzitegian izango da epaiketa. Gertakariaren ikerketaz arduratzen den Ministerio Fiskalak akusazioaren bertsioa onartu du eta horrek jasandako kalteak azpimarratu ditu, baina, horrek eskatzen zituen hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra murriztu eta 3.375 euroko kalte ordainak handitu ditu. Fiskalaren ustetan ere emakumeak atentatu eta lesio delituak burutu zitue, eta horiengatik urtebeteko espetxe-zigorra eta 2.280 euroko isunak eskatzen ditu, baita bi agenteei 2.140 euroko kalte-ordainak ordaintzea ere. 

Gertakariak zalantzan

Gertatutakoa jasotzen duen bideo batek, baina, bertsio ofiziala zalantzan jartzen du. Irudietan ikus daitekeenez, akusatua agenteei errieta egiten ageri da indarkeria erabil ez dezaten, baina ez da buruko kolperik ikusten. Hurrengo goizean egin zuen deklarazioa emakumeak Zaintza Epaitegian, eta epaileak auzitan jarri zuen Udaltzaingoak gau osoa komisarian eduki izana herritarra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: "Manteroen" lan baldintzak
Indarkeria polizialaren gorakada eta Bilboko Udalaren erantzun falta salatu dute manteroek

Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin... [+]


Bost urte inor ez da ilegala aldarrikatzen

Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]


Nazioarteko erakundeen abisu berria Espainiari
“Poliziek jasandako erasoak ez dira gorroto delituak”

Arrazakeriaren eta Intolerantziaren Aurkako Europako Batzordeko kideak (AIAEB), Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundeak (ESLE) eta Erresuma Batuko Arraza Erlazioen Institutuak (AEI) adierazi dute gorroto delitua diskriminatutako taldeei laguntzeko sortu zela eta... [+]


Bilboko kale-saltzaileak
“Proiektu sendoa daukagu, ongi ari gara, eta zergatik eskatzen digute bete ezin duguna?”

Baldintza guztiak bete dituzu herritar legal bihurtzeko (kontzeptua bera gogorra da), autonomo gisa kotizatzen zabiltza kale-saltzaile, eta bat-batean administrazioak esaten dizu irabazi dezakezuna baino gehiago kotizatzen ez baduzu, berriz ere paperik gabe utziko zaituela,... [+]


2018-02-14 | Uriola.eus
‘Manteroak’ klandestinitatera itzularaziko dituen neurriaren kontra elkartuko dira Bilbon

Irizpideak "bat-batean" aldatu ostean, Espainiako Gobernua erresidentzia baimena ukatzen ari da saltzaile ibiltari diren autonomoei. Asteazken honetan Mbolo Moye Doole 'manteroen' elkarteak kontzentrazioa egingo du Gobernu... [+]


Manteroek horrela omendu dituzte Tarajalgo polizia-operazioan hildako 15 migratzaileak

Hiru urte dira Ceutako Tarajal hondartzara igerian iritsi nahi zuten 15 migratzailek bizitza galdu zutela, guardia zibilek gomazko balak eta gas negar-eragilea jaurtitzen zizkieten bitartean.


“Ez gara manteroak merkatari txikiak kaltetzen ditugunak, enpresa handiak baizik”

Udako festetan oso presente izan ditugu kale-saltzaileak, beti poliziaren atezuan. Euskal Herrian baino askoz gatazkatsuago eta gaiztoago dago eztabaida Bartzelonan, eta bideoa atera du aurten hango Manteroen Sindikatuak, beraiei buruzko hainbat uste gezurtatzeko asmoz.


Eguneraketa berriak daude